Zein hizki jarriko zenioke autoari matrikulan: EU, EH ala BK?

Euskal lurraldearen izenaren auzia argitzeko dagoen premia egunetik egunera nabariagoa da. Horren lekuko, auto matrikuletan E ez diren hizkiak erabiltzeko derrigortasuna ezabatuaz, Galiziako epaitegiak hartutako erabakia, zenbait euskalduni buruhauste berri bat ekarri diezaiokeena. Izan ere, hautatu beharko du euskal lurraldea identifikatzeko zer hizki jarri autoaren matrikulan: EU, EH ala BK.

Aurreko uztailaren 28an Nos Diariok jaso zuen albistea. BNGko zuzendaritzakoa den Bieito Lobeira-ri, matrikulan GZ jartzeagatik, trafiko poliziak ipinitako isunei igorritako helegiteak onartu eta arrazoi eman diote epaitegian. Ondorioz, Espainiako auto matrikuletan ez dago E zertan jarri Europako ikurraren azpian. Esaterako, Galizian GZ ipinita zirkulatu daiteke eta ez diote zigorrik jarriko.

Beraz, matrikula plakaren ezkerraldean, Europako ikurraren azpian jartzen duten E, Espainiako estatuaren letra ofiziala, ez da derrigorra. Ipini daiteke GZ edo CAT. GZ-k Galizia adierazten du eta CAT-ek Katalunia.

Honen harira Berria egunkariak, GALEUSKAko hiru nazio historikoen ikurrekin hornitutako artikulua argitaratu zuen, galiziarraren gudua kontatuz eta, lortu duena azaldu ondoren, euskaldunok ere erabili genezakeela azpimarratuz.

Zer esanik ez prentsan zentzu desberdinetako iritziak zabaldu direla, esaterako elnacional.cat edo, kontrajarriaz, elcatalan.es aldizkariak argitaratu dutena. Sartu gabe besteen kontuetan eman dezagun galiziarrak GZ hizkiek guztiz identifikatzen dituztela eta katalanak, CAT horrek. Gatozen gurera.

Identifikatzeko, hizki bakarra, bi edo hiru erabili daitezke.

Bakarra erabiliaz, Euskadi edo Euskal Herriari dagokion  E hori Espainiak erabiltzen du eta Baskonia izenari dagokion B, Belgikak. Beraz, bide horretatik ateak itxita daude.

Bi hizki edo digitura igorriz aukera gehiago daude: EU, EH edo BK.

Berriako kazetariak EH-ren alde egin du apostu. Zergatik? Ez dut ezagutzen erantzuna, baina egin duen hautua ez da zuzena.  Nahi badira bi digitu horiek erabili, egunen batean ofizialak izan daitezen, digitu identifikatzaileak finkatzen dituen ISO erakundeak ezingo lituzke onartu, EH Mendebaldeko Saharari asignatuta dagoelako, okupatuta dago, beste norbaitena da. Beraz, euskal lurraldeak identifikatzeko ezingo litzateke erabili.

Beste aukera bat EU litzateke. Bere logika du, orain arte euskal kultur identifikatzaile modura .eus domeinua ofizialki onartuta dagoen identifikatzaile bakarra delako, puntueus hain zuzen, munduko interneteko domeinuak banatzen dituen erakunde ofizialak emana baita. Baina EUS hori bi hizkitara pasatzerakoan, arazo gainditu ezinak agertzen dira, zeren EUS horretatik egin daitezken bi digituko aldaerak hiru dira: EU, ES edo US. Eta hauetatik -EU Europako Batasunari dagokio, -ES Espaina identifikatzen duena da eta, azkenik, -US Ameriketako Estau Batuek darabiltena. Beraz, interneteko domeinuetarako hirurak okupatuta daute, baita ISO 3166-2 kodean ere.

Hirugarren aukera BK da. Jakina, honetarako, Baskonia izena onartu beharko litzateke euskal lurraldea izendatzeko, hau da, normalean erabiltzen dudan moduan. Bi hizkiko BK libre dago ISO kodeetan eta domeinuetan. Azken batean, ISOn oinarritzen baitira domeinuen asignazioak egiteko. Eta hiru hizkirako erabili daitekeen eta libre dagoen BKN-kin guztiz koordinatuta legoke.

Beste arrazoi bat gehiago euskal lurraldearen izena Baskonia gisa izendatzeko. Eta ISO kode modura BKN edo BK erabiltzeko.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

6 respuestas a Zein hizki jarriko zenioke autoari matrikulan: EU, EH ala BK?

  1. Urkamendi dijo:

    Nabarra da EH, EU, BK ren estatu okupatua ta ortaz Nabarra da izen guzu orien subjektu politikoa. NA

    Me gusta

  2. Urkamendi dijo:

    700 urtez binhon geyagoz NABARRA izan da euskaldunen subjektu politikoa ta beraz Nabarra da gure Estatuaren ta gure SORTERRIAREN izena. Nabarra 700 urte binhon gehiagoz izan da europaren estatu bat. izan ere Nabarra izan da europak eduki duen lein estatu modernoa, europako ganhontzeko estatuetan gizonak ziren Estatu buru, geurean berriz andereak.
    auzolana Nabar foruen barruan agertzen da ta ez kultura bezela baizik eta lege, politika ta ekonomiko onharri sendo bat bezela. NAbarrak izan du legedi propioa, txanpon propioa, embaxadoreak, gudarostea, amatasunean onharritutako gizartea. ta kau ez da desagertu. baizik eta Españak, Frantziak ta euskaldun saldu batzuen eskuz konkistatua, kolonizatua ta suntxitua. ez da legezkoa amatasunean onhartitzen den gure estatu pirinearra saihestea, alboratzea, alderatzea, alde batera uztea, ahantztea…

    Me gusta

  3. Urkamendi dijo:

    Namibia Afrikan dago. Ta suposatzen da Europaren Batasuneko matrikulak direla beraz NA libre legoke ta bertzela NB.

    Me gusta

    • Iñaki Azkoaga Bastida dijo:

      Kodigoak ISO Nazioarteko Normalizazio Erakundeakematen ditu. Eta mundo osorako dira.
      ISO – International Organization for Standardization

      Me gusta

Deja un comentario