
Atzo kar-kar deituriko txiolariak argitaratu zuen twit honetan ikusi nuenak arreta piztu zidan. Mexikoko biztanlegoaren DNAren iturriaz ari zen, eta euskaldunok gure lekua geneukan.
Era simplean erantzun nion hau idatziz: Konturatu zarete izen guztiak, gurea ezik, izen propioak direla (Scotland, Spain, ..Senegal)? Euskaldunona berriz jentilizoa: basque. Baskonia izena onartuko bagenu hau ere konponduta. Nazioarteko ikerketa batean, beste behin ere, izen propio gabe euskaldunok.

Datuak harrigarriak dira, euskaldunok hain herri txikia izanik, Mexikoko biztanlegoaren %13an utzi ei ditugu arrastoak, benetan ugariak Ameriketako alde eder hori aukeratu zutenak emigratzeko. Bai, badakit hainbat hirik eta eskualdek dutela euskal izena eta euskaldunek sortuak (fundatuak) izan zirela, baina hori ez denez gaurko gaia, buelta gaitezen gurera.
Oso gaitza egiten zait gauza hain ebidentea izanik, izen propio argi eta garbi zein bakar gabe (berdina ahal bada hizkuntza guztietarako) ez gabiltzala era homologatuan jokatzen. Are gogorragoa gaia serio aztertzeko kemenik ez ikustea. Hainbat ebidentzia aurkeztu, gaurko taula honetan moduan, eta herri honek ez edukitzeak inkernurik gaiari heltzeko, lotsa ematen dit.
Behar bada, merezi dugu daukagunak. Mesedez, ez aldarrikatu ezer berririk. Oinarrizko arazo hau konpontzeko gai ez bagara, nora begira gaude? Gai hau anporra osotzen duena da, adarretan geratzea nahi duenak jarrai dezala izaten guay, baina jakin dezala non dabilen. Eta arbolak ez badigu basoa ikusten uzten, espabilatu gaitezen, agian ez garelako izango pentsatzen dugun bezain argiak.