Euskal lurraldeei izen desberdin ugariekin deitzen zaio. Erabilitako izenen artean País Vasco, Pays Basque, Vasconia, Vasconie, Baskonia, País Vasconavarro, Navarra, Nafarroa, Navarre, Euskadi edo Euskal Herria dira euskaraz, gaztelera eta frantsesez erabilienak. Kolore guztietako izen distiratsuak, ez balitz gure herria era nabarian identifikatzeko suposatzen duen kaltea gatik.
Gainera, izen hauei gehitu behar zaie ofialki erabiltzen direnak, bere eremu antropologiko kulturalean dauden hiru administrazio desberdinek identifikatzen dituztenak. Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Autonomi Erkidegoa edo Euskadiko Autonomi Erkidegoa eta Euskal Hirigune Elkargoa. Guzti hauei gehitu behar zaie erdaretako erabilerak eta dagozkien akronimoak.
Nahasmenarekin jarraitzeko eta sakontzeko, izen desberdin guzti hauei hain modan jarri den ingelesezko Basque Country gehitu zaio, egunez egun gehiago ikusten dena eta, askotan, Euskadi-Basque Country forman erabiltzen dena.
2017an “Vasco, ¿cómo se llama tu país?” liburua idatzi nuenetik deituraren inguruko sentsibilitateak nabarmen gora egin du. Asko eta asko dira arazoa dagoela eta konponbidea bilatu behar litzaiokela pentsatzen duten pertsonak. Gaia azaleratuta dago eta zabalduta edo zabalduago, behintzat.
Askori irtenbide korapilatsua iruditzen zaie, adiera desberdinek askotan sentimentuekin lotura zuzena dutelako. Askok gaztetan egin dute hautua, beste zenbait alderdi batek dionarekin identifikatzen dire, izen batekiko edo bestearekiko sentsibilitate bereziarekin, etab. Guzti hauek konponbidea atzerarazten duten balaztak dira, besterik gabe.
Liburu honek gaia ikuspuntu oso batetik, 360º-ko begiradaratik, aztertzea proposatzen du. Egoerak dakartzan zentzugabekeriak deskribatzen ditu, beste herrialde batzuek nola konpondu duten aztertzen du, izenak historian zehar izan duen bilakaera kontatzen du, bai eta bilakaera linguistikoa ere. Baina batez ere, analisi soziologiko eredu bat garatzen du, deitura bakoitzak funtziona dezan garrantzitsuak diren alderdi guztiak ebaluatzen dituena. Horrek aukera ematen dio izena modu metodikoan hautatzeko, eta, azkenik, erabilera erreal eta praktikoko alternatiba konkretua proposatzeko.
Azken baten azterlan honek, gaizki-ulertu eta kontraesan horiek konpondu nahi ditu behingoz, horretarako luzatzen du proposamena hau, konponbide argi eta zehatza eskainiz.
Pingback: EKFB-ren marka eta hurrengo urterako esperantza | Planet Point Reputation