EKFB-ren marka eta hurrengo urterako esperantza

Aurreko egunetan, hogei ta bat federaziok parte hartzen duten Euskal Kirol Federazioen Batasunak, EKFB, aurkezpena egin zuen nazioartean urtean zehar izandako presentzia azpimarratuz .  Atzo iluntzean bertan, futbolezko emakumeen Euskal Selekzioak mendean hartu zuen Txile 3-0 irabaziaz. Denok pozik.

Gaur, San Tomas eguna, urteko egunik motzena, esaerak dioen moduan “San Tomas eguna, argitu orduko iluna”, labur ibili behar. Eta horrela egingo dut, lotura duten gaineko bi ideia ikutuaz, inongo esperantza galdu gabe.

Aipatutako emakumeen selekzioak Txilen aurkako partida Euskal Selekzioa izenarekin jokatu du eta Baskonia Hegoaldeko lau herrialdetako jokalariek batu ditu, beraz erabili duten izena ongi dago, baina ez da izen propio bat, sentitzen dut berriro ere esatea.

Hori bai, eta gehienetan pasatzen de moduan erdarazko komunikaibideek eta zer esanik ez Txilekoak “País Vasco” erabili dute. Ohituta gauden eran, Txilek jokatzen badu izen propioa duen selekzioren baten aurka jokatu beharko du. Txiletar kazetariek, interneten arakatuaz laister bilatzen jokatu behar duten selekzioaren izen propioa País Vasco dela.

Salbuespena ere badago, Deiak Euskadi erabiltzen jarraitzen du.

Izenaren gai hau serio ez hartzeagatik, hotzean eta lasai eztabaidatu nahi ez izateagatik,  jarraitzen dugu gure burua engainatzen eta, azken baten, erreputazioa galtzen.

Eta honekin jarraituaz, EKFB-ren orrialdean ikusi dut zer marka dituen erregistratuta, hauek dira “Basque Country”, “Euskal Selekzioa”, “Euskadiko Selekzioa” eta “Euskal Kirolariak”. Irudian dituzue beraien logoak.

Izen hauekin zer pentsatuko dute nabar jokalariek? Egunetik egunera garbi geratu da Euskadi izena mendebaleko hiru lurraldeetarako dela, eta Basque Country, gaur ofizialki tipifikatuta dagoen moduan ere hiru lurraldeetako gobernuak erabiltzen duela, hiru lurralde horiek baino gehiago denean.

Eta horrela doa bizitza, gaur egun motza, hurrengo urterako utzi behar izenaren auzia konpontzeko esperantza.

*Baskonia: Izen hau da proposatzen dudana gure lurraldea nazioartean posizionatu eta bere irudia garatzeko, titulu bera daraman nire liburuan argudiatzen dudan legez.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s