Gure gaztelerazko jentilizioagatik galdezka

TikTok sare sozialean modan jarri dute jendeari kultura orokorreko galdera errazak egitea eta erantzuten dituzten disparateak sarean argitaratzea. Oraingoz, informazioa ditudan ereduak gazteleraz topatu ditudan arren, saiatuko naiz euskaraz ere badauden jakiten, balio didate lerro xume hauek idazteko.

Los40 irratiko erreportaria den Karin Herrero @KarinHerrero izan zen froga egin zuena, kalera irten eta, gazteleraz, galdetu zien zenbait gazteri zein zen País Vasco-ren jentilizioa. Erantzunak, ezin harrigarriagoak edo, hobeto esanda, ezin traketsagoak.

Kazetariak galdetzen dio lehen gazteari zein den País Vasco-ren jentilizioa eta zalantzan bi aukera eskaintzen dizkio, “Paisvascano” edo “paisvascense” , zein iruditzen zaion egokiago eta erantzuna berriro ere harrigarriak, benetan ez dakite erantzun egokia.

Jarraitzen du eta galdetu dienean ez dakitenez  berriro ere aukerak aipatzen die, kasu honetan “vascano” edo “vascense” eta onartu egiten dute, norbaitek zeozer gehiago daki eta ausartzen da “euskerense”, esaten.

Eta horrela gabiltza, gazteak zein ez hain gazteak. Egia da beste jentilizio batzuengatik ere galdetu diela, eta erantzunak ez direla hobeak izan. Hala ere galdera sortzen zait, gure herri izena garbiago bagenu erantzun berdinak jasoko lituzke?

Zalantzak ditut, hala ere esango nuke ez liratekeela hain erantzun traketsak jasoko gure herriaren izena hobeto ordenatuko bagenu. Horregatik ere, defenditzen dut izen bakarra gure herriarentzako, nondik jentilizioa garbiagoa eta bakarra izango genukeen munduko hizkuntza guztietan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario