Euskararen identifikazioaz ISO 639 hizkuntzen klasifikazio taulan (1)

Euskal hizkuntza estandarizatzeko eremuan egin den lana ongi egiteaz gain, badaude zenbait esparru hizkuntzaren, euskararen, inguruan kontu handiz begiratu behar direnak. Horietako bat ISO kodeak dira.

“Vasco, ¿cómo se llama tu país?” liburuan aipatu nuen, sortzen zitzaigun arazoa, leku berean eus eta baq, moduan klasifikatzen zutelako euskara. Berriro ere dikotomia, hizkuntza bera eta bakarra eta mundu mailan klasifikatzeko bi aukera.

ISO 639 da hizkuntzak klasifikatzeko erabiltzen den kodigoa, hemen zerrenda osoa, Alpha 2 bi digiturentzako eta Alpha 3 hiru digiturentzako.

Euskara hizkuntzaren izen internazionalarekin, Basque-tik eratorria baq hiru hizkiekin, identifikatzen du Bibliografiarako arloak, eta endonimotik, euskaratik, hartzen ditu bi digituak, eu, zein Terminologiarako hiru digituak, eus. Beraz, berriro ere disfuntzioa sortzen da.

Aurrekoan bibliotekonomian aditua eta aritua den neska bati galdetu nion beraiek zela klasifikatzen zuten liburutegietan hizkuntza. Esan zidan beraiek erabiltzen zuten CDU sistemak ez zuela zuzenean klasifikatzen hizkuntzaren arabera, gaika baizik. Baina, liburuaren fitxa betetzerakoan, azalpenetan, baq laburdura erabiltzen zutela.

Interneten, ordea, RFCak bitartez arautzen dituzte erabilerak eta RFC 3066a da hizkuntzak zela erabili erregulatzen duena. T terminologiatik aukeratzea gomendatzen du interneterako, minuskuletan idatzia. Beraz, interneterako eu eta eus aukeratzen dira.

Hizkuntza zerrenda guztitik T eta B bereizten dituztenak oso gutxi batzuk bakarrik dira, 21 hain zuzen, euskara da horietako bat. Hauek endonimo edo autoglotonimo deituratik hartzen dute T terminologiarako hiru digituko kodea (ISO 639-2/T) eta ingelesezko deituratik B bibliografiarakoa (ISO 639-2/B).

Baina beste hizkuntza ugari daude munduan, nahiz eta endonimoa desberdina izan T eta B arlo biak berdintsu, koordinatuta, mantendu dituztenak. Desberdina mantendu dutenak baino askoz ere gehiago. Esaterako: txetxeniera, hebreera, magyarra, bahasera, koreera, etab luzea.

Euskal hiztunak milioira iristen ez garenez, merezi ahal du berezitasun hori? Begiratu desberdintasuna duten hizkuntzak zer gutxi diren, eta zein handiak gehienak, ez denak, noski. Nik ez daukat hain garbi, horrela mantentzeak nortasuna goratzen duen, baina identifikazioa galtzen dela ez daukat zalantzarik.

Hala ere alternatiba koherentea planteatzea oso gaitz egiten zait. Ez dut uste erraza denik. Saitu, saiatuko naiz azaltzen eta konponbideak lerratzen.

Baskonia deituraren alde egin dudanez, planteatu ditudan digituak, herri gisa inoiz aukera izango bagenu, bi digiturentzako bk aukera izan da eta hiru digututan bkn.

Gertatzen dena da gure hizkuntzari, munduko hizkuntza guztietan basque edo vasco deitzen zaiola eta bk akronimoa lurralde izenarekin bat etor zitekeela baina ez hiru digituko bkn, ez duelako lotzen basquekin.

Bsk izan daiteke alternatiba (Kontutan izan bkn eta bsk biak libre daudela ISO 3166 -lurraldeen- zein ISO 3066 -hizkuntzen- zerrendetan*), baina aukeratutako izena Baskonabarra balitz bkn-k balio luke, baina bsk-k nabar kontzeptua ez luke hain erraz bereganatuko

Beraz bi bide daudela uste dut, beti ere bi digitutarako bk mantenduaz. Bata kodigoak herri izenarekin lotu eta hiru digitutan bkn-rekin lotu, gure hizkuntzarentzako baskoniera balizko deitura hartuaz eta, bestea, bsk-ra pasatu, nabar-eko n hori galduaz.

Ez dakit ba soluzioa dagoenetan uztea baino hobea den. Zalantzak. Espezialistekin eztabaidatzeko moduko dilema berau.

Erabaki bat bai hartuko nuke, gure hizkuntza idazterakoan k hizkiarekin idazteko eskatzea horrela baske, hizkuntza germanikoak egiten duten modura edo, behintzat, guk horrela egitea.

Badakit jakin, lurraldearen izen ofiziala Baskonia, horrela idatzia, dela esan genezakeen moduan, ez garela inor besteek beraien hizkuntzan gure mintzaira zela idatzi behar duten esateko, bakoitzak erabakiko du, baina saiatzea esperientzia polita litzateke.

*Atikulu hau berrikusten ari naiz, hain zuzen bsk eta bkn, biak , Etnologues-en ikus daitekeelako harturik daudela.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario