
Artikulu honen lehen partea blog honetan publikatu ostean iritsi zitzaidan informazioak, han esandako zenbait gauza zuzentzera bultzatu nau. Eta, norabidea ikusi ondoren, irteera bilatzera ere.
Konkretuki bsk eta bkn libre zeudela idatzi nuen, baina Ethnologues zerrendan, hiru hizkiko kodeak adjudikatzen dituen arduradun ofizialean, okupatuta daude.
Kode honen historian azaltzen da ISO 639-2 kudeatzeko bi erakunde daudela, hemen ikus daiteke honi buruzko informazio gehiago. Library of Congress-en zerrendetan ez dira agertzen Ethnologues-en zerrendan jasoak dauden zenbait hizkuntzen kodigoak. Euskara bietan dago ongi katalogatua, hiru hizkiko eus (T) eta baq (B), gordeak daude euskararentzako eta bi hizkietako ISO 639-1ko eu ere bai.
ISO 639-3 gestionatzeko ardura du munduko hizkuntzekin lanean ari den SIL iparramerikar erakundeak, beraiek kudeatzen dute Ethnologues ekimena, munduko hizkuntza guztiak hiru hizkirekin katalogatzen dituena.
Ethnologues erakundearekin harremanak izan ditu EHUko zenbait irakasle buru zirela, bere egunean 2007. urtean, erregistratuta zeuden Zubererako baz (Basque, Souletin) eta Lapurterako bqe (Basque, Navarro-Labourdin), 2002tik emanik zeuden kodeak, ezabatzeko eskatu zuen taldeak. Argudiatu zuten euskararen dialektoak zirela biak, eta noski, eskaera onartua izan zen.
Esan bezala, Baskonia deiturarentzako bk et bkn aukeratu nituen izenarentzako eginiko proposamenean, lurraldeak kodifikatzen dituen ISO 3166-1 kodeetan libre zeudelako eta Baskonia zein Baskonabarra izenekin ongi koordinatzen zutelako.
Bi digiturako bk izan daiteke lurralde zein hizkuntzarentzako. Kodigo bietan libre dagoelako, hizkuntzarako ISO 639-1 eta lurralderentzako ISO 3166-1 Alpha2.
Baina hiru digituko hizkuntzen kodeen zerrendan libre egonik, hauekin koordinatzen duen bakarrenetarikoa bke izan daiteke, bsk, bkn, bak, edo bas okupatuta baitaude.
Onena litzake bi eta hiru digituko identifikatzaile hauek berdinak izatea lurraldearentzako eta hizkuntzarrentzako, baina hiru digitutan bke ongi ulertzeko Baskonia izenari e falta zaio eta Baske hizkuntza izenak n-rik ez.
Libre legoke ere baq, lehen aipatu B bibliografiarako ofizialki kodifikatua dagoena, baina esaniko arrazoiengatik zentzunezkoagoa litzateke aldaketa eskatu behar balitz bke-ra joatea.
Logika honekin jarraiturik, ahal balitz, ongi legoke hizkuntzarentzako bi digituko bk eta hiru digituko bke erreserbatzea. Eskatzen du ere bibliografiarako erabiltzen den baq hori bke-gatik aldatzea. Horrela, bai B bibliografiarako bai T Terminologiarako, hizki berdinak izango lituzke gure hizkuntzak. Hortik aldatuko lukete interneteko erabilera erregulatzen duten RFC3066koek ere.
Ongi gauzatzeko, hizkuntzaren hizkiak aldatzeko gestioak egin beharko lirateke SIL Ethnologues-en, Library of Congress-en eta Vienan egoitza duen Infoterm-en, ondoren RFCkoei ere jakineraziz. Ez dirudi hain gaitza, lehenago euskaldunok adostasunera iritsiko bagina.
Aipatu artikulu honen lehen partean zenbait zalantza adierazi banituen ere, orain argi ikusten dut jarraibidea, azaldutako bide hau koherentea dela jabetu ondoren, planteatzen ausartu naiz.
Honela geratuko lirateke bide honek aurrera egingo balu: bk, bkn eta bke, hiru kodigo nahiko koordinatu eta integratuak, mundu guztiak ulertzeko modukoak.
bk bi digitu berdinak lurralde eta hizkuntzarako (ISO 3166-1 Alpha2 eta ISO 639-1)
bkn hiru digitu lurraldearentzako (ISO 3166-1 Alpha 3)
bke hiru digitu hizkuntzarako (ISO 639-2T eta 2B berdinduta, zein ISO 639-3, interneteko RFC 3066)
2024ko abenduaren 3a. Euskararen Eguna.