Gure herriak izen zehatzik gabe jarraitzen du, eta soluzio bila hasiko bagina?

Atzo ixa batean X-en Gaizka Aranguren-i irakurritako mezuak, bertako erantzunak, bere konklusioa, arian irakurritakoak barne, lotsa eta tristuta ematen didate. 2025.urtean soluzio garbia egonik, oraindik hain nahaste haundia egotea gure lurraldearen izenarekin ez dugu merezi. Temati jarraitzen dugu eta, badirudi, asmo horretatik bide zuzenera iristear ez dagoela gertu. Hemen ixa hori.

Ama-alaba argentinarrak gipuzkoar batzurekin hizketan:

– Vamos a seguir conociendo el País Vasco.

 ¿A dónde vais ahora?

-A Pamplona.

-Pero eso no es País Vasco

-¿Ah, no?

-Es Euskal Herria, no País Vasco.

Zergatik galdu duzue Euskal Herria espainieraz izendatzeko gaitasuna?

Arian emandako erantzunak denetakoak dira; betikoak Nabarra dela izena, beste batzuk Euskal Herri esan behar dela beti, EAE eta CAV bereiztu egin direla, PNVak duela kulpa, UPNk irabazi duela, eta abar luzea.

Eskerrak batek behintzat zuzen erantzun duela: Baskonia. Honela dio “Nik ´Vasconia´ erabiltzen dut batzuetan erdaraz, halako gauzak saihesteko baina ´País Vasco´ berreskuratzea beharrezkoa”.

Arazoa da Gaizka eta lerro horretan bere tesia idatzi duzuenok ez duzuela inoiz lortuko gure mintzairatik kanpo Euskal Herria hitza orokorki lortzea. Eta ez bazarete konturatzen, ez da ez dela mila aldiz esan, beste hitz butzuekin adierazi, pazientziaz mintzatu, gozoz argudiatu, idatzi, eta forma guztietan ahalegindu.

Egia esan gauza antzerakoa esan behar dut hain kementsu defendatzen dudan Baskonia hitzak ere ez duela lortu erabilera zabalik, nahiz eta egunero gehiago izan.

Gogorkeriak ez gaitu inoran erabiltzen, garbi gera bedi!!!

Eta guztiok ahalegindu bagina bidea zuzenak bilatzen?

Bidea izan daiteke euskaraz Euskal Herria erabiltzea eta erdaretan Baskonia. Horrek eskatuko luke Euskadi EAErako uztea eta Nabarra Garaia, oraingo Nabarrarako.

Horretarako mugimendu kultural eta politikoa prest egon beharko litzateke ahaleginak egiteko. Detaile gehiago landu beharko litzateke, noski, ez zaizkit ahazten. Baina, gogo honez, guztiok soluzio bila hasiko bagina?

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario