Gernika, Baskoniako erreputazioaren ikur

Ez dakit konturatzen garen euskaldunok Nazio Batuen Erakundean (NBE), New York-eko egoitza nagusian, “Guernica” kuadroaren erreplika den tapiza egoteak Baskoniari eskaintzen dion agerikotasunaz.

Esaterako aurreko egunean, otsailaren 26an, NBE-ko Segurtasun Kontseiluak Ukrainiako egoera aztertzeko izan zuen bileraren ostean, Europako enbaxadoreek “Guernica” koadroaren azpian atera zuten fotografia Ukrainako banderarekin.

Horrek duen sinbolismoa, izugarrizko ospe eta indar erreputazionaleko faktorea da. Baskoniak ondo jokatuaz gero bereganatu dezakeena.

 “Guernica” koadroaren tapizean egindako errepika hau, 1995ean Nelson Rockefeller-ek enkargatu zion Jacqueline de la Baume-Durrbach tailer frantsezari Picasso beraren onespenarekin, eta 1984ean utzi zion NBE-ri.

Ihesko 2021eko otsailean bere jabea den Nelson A. Rockefeller jr-ek kendu egin zuen, azalpenik eman gabe, eta aurtengo otsailean berriro ekarri du, lehengo lekuan jarriaz, beste behin ere inongo arrazoirik eman gabe. Poz handiz jaso dute berriro tapiza NBE-an.

Gaur egun erabaki garrantzizkoenak hartzen diren bilera gelaren ate aurrean dago kokatuta eta gerraren kontrako irudi totemikoa bilakatu da. Hala frogatzen du António Guterres Nazio Batuen idazkari nagusiak, aurreko abenduan, tapizaren itzulerarako idatzi zuen testuak “”Guernica” koadroak munduari komunikatzen dio zein urgentea den bakean eta nazioarteko segurtasunean aurrera egiteak”. Zelako sinbolismo egokia gaurko egoerarako, Errusiak Ukraina erasotu duen egun hauetarako.

Gernika-ren sinbolismoak duen indarra ikaragarria da, juntetxea, haritza, Gernikako Arbola euskal ereserkia, Picassoren koadroa, bakea, haritzaren kimuak, etab. Indargune ezin aberatsagoa mundu aurrean Baskoniaren ezagutza zabaltzeko.

Ekosistema osoa garatu daitekeen nukleoa dugu eskura, geure geurea den zilborretik hasita. Mundu osora kontakizuna zabaltzeko abiapuntu ezin hobea.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s