Toki izen berriak, euskal people-ak jarriak

Nahiko barre egin dute zenbait ixalarik Gipuzkoako Goierri-ri Basque Highlands deitzen diotelako. Bitartean sugeritzen zuten, txantetan noski, zergaitik ez zaion esango Goierri Valley edo Urdaibai-ri Bacon River.

Umorez erantzun diote Ixa sarean Urtzi Ukizu-k. @urtziurkizu, hasi eta jarraitu duten harian. Azpian duzue ikusgai.

Oso euskaldunak ei gara, baina konplesuz beteta gaude. Baskonia gure lurraldeari, eskualdeei zein erakundeei jartzen dizkiogun, euskaldun batzuk jartzen dieten, izenez ari naiz, beste behin ere.

“Jakintsu” berri hauek erakutsi egin behar dute Shakespeare-n hizkuntza menderatzen dutela eta, premia larria sentitzen dute ingelesezko hitzak itxasteko deitura guztietan. Ahaztu egiten dutela dirudi, beraiek jaio aurretik euskaldun ugari egon direla ingelesa menderatu dutenak. Aspaldi idatzi nuen “Los nombres en inglés y el cosmopaletismo” eta, gerora ere, ikutu dut gaia.

Justu mundu guztian bertako berezitasuna, hizkuntza bidez ere, erakusten ari direnean, hauek ingelesera jotzen dute. Kotraesan garbia herri moduan jasan behar duguna.

Eta txantxetarako etorria baduzue, segi ornitzen, horretarako ematen du eta. Euskal people guztiak zaudete gonbidatuak. Beroketak egiteko jarraian dituzue zenbait adibide.

Eneko Aizpurua-ren, @enekoaizpurua, hau ere, ez da makala: “Basque Highlands-eko hiriburu berria Ataun Of The Dead izango da”

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario