Baskoa edo euskara hizkuntzaren periodoak

Euskararen, hau da, baskoaren[i], historiaren periodoak askotan kontatu dira, baina agian ez dira behar bezala ordenatu bere izenaren logikatik abiatuta. Basko hitzak gure hizkuntzaren bizkarrezurra iradokitzen du, eta hortik abiatuta, baskoaren periodoak ongi izendatzeko proposamena luzatzen diet filologia munduan dabiltzanei, inork inoiz gaia sakonago jorratu nahi badu, oinarri gisa izan dadin.

Euskararen historia ongi taxutzeko eta hizkuntza indartzeko, ez legoke gaizki Baskoaren (Euskararen) sasoiak ordenatzerakoan “baskoa” edo “euskara” hitza beti erabiltzea. Orain dispertsioa ikusten da (ikus ondoren, esaterako, Euskararen Historia liburua), basko hitzetik urruntzen diren zenbait ikuspegitan.

Ezer esan aurretik, jakin beza irakurleak ez naizela filologoa, eta euskararen historiaz dakitenak direla horretan adituak. Izen eta deituren, hau da, naming-aren, erabileraren inguruan, ordea, zerbait zentzunagoa esaten saiatzen naiz. Eta ez daukat zalantzarik: Baskoniako ikuspegitik, zer hitz erabili beharko genukeen argi daukat, gure “izaera” sendotu dadin. Nahi duten linguistak zuzendu diezazkidatela hurrengo proposamenak.


Baskoaren logikatik historia ulertu

Nire proposamena da basko hitzaren inguruan gauzatu beharko liratekeela hizkuntzaren periodoak. Hau da, basko edo euskara hizkuntzaren hitzetik hasita, sasoi desberdinek hizkuntzaren bizkarrezurra sendotu beharko luketela.

Eta munduan badaude adibideak. Esaterako, grekera klasikoa eta modernoa bi hizkuntza desberdin dira. Hau erantzun dit adimen artifizialak: “Greziera modernoa antzinako grezieraren eboluzio bat da, tarteko etapetatik igaroz, hala nola koiné greziera (Itun Berriko hizkuntza) eta bizantziar greziera. Berdinak ez diren arren, hizkuntza-jarraitasuna dago. Antzinako grezieraz mintzatzen den batek hitz eta erro batzuk ezagutu ditzake, baina ezingo lituzke elkarrizketak edo testu osoak ulertu greziera modernoan gehiago ikasi gabe.”

Batetik bestera salto handia izan arren, hizkuntzaren deitura beti da greziera, izen bakarra. Euskaran, ordea, izen desberdinak agertzen dira. Eta guztia normalizatzea hobe litzake.

Adibidez akitaniera hitzarekin, zenbait lekutan agertzen da. Lekuko, Joaquín Gorrochateguik Paleohispánica aldizkarian idatzitako “Aquitano y Vascónico” testuan hau dio:

“El vascónico y el aquitano son dos variedades lingüísticas regionales, documentadas en la antigüedad mediante material onomástico en territorio vascón y aquitano respectivamente y que, por razones geográficas, históricas y sobre todo lingüísticas, constituyen las fases previas de la lengua vasca.”

Gainera, hizkuntza-munduan Aquitania deitzen den eremua ez zen zehazki Erromatar Behe Inperioaren ondoren beti Akitania izan, Novempopulaniae sortu baitzen, ondoren Wasconia izena izan zuena. Aquitania izena gaur erabiltzen den moduan berria da, Saint Sever-eko Beatoa lekuko, nahiz eta Aquitaniako Dukadua jabetu, beti bere Vasconiae nortasunari eutsi baitio. Lehenik eta behin, Akitania zaharra Bordeletik ipar-ekialdean kokatuta zegoen. Aztarnak aurkitu diren eremu gehiena baskoiena da, Toulouse aldera hedatzen zen.

Beste galdera bat sortzen dit testu honek: baskonikoa eta akitaniera euskararen aurreko faseen bi aldaera badira, eta historikoki Akitania izeneko eremua baskoa bazen, zergatik deitu behar zaio baskoari (euskarari) akitaniera?.

Esaten da ere vascónico hizkuntzan idatzita daudela zenbait aztarna, esaterako Irulegiko eskua. Hitz hori ez zait oso aldrebesa iruditzen, baina euskara —hau da, baskoa— baldin bada hizkuntzaren hezurdura, hobe litzateke garbi agertzea basko hitza.

Edo hurbilago dauden beste hitz batzuen zehaztapen eza ere begiratzekoa da. Batzuek protobasko, beste zenbaitek paleobasko diote. Nork du argudio hobea? Ez dakit erantzuten, baina naming-aren ikuspegitik euskarari bi hitz emateak ez dio mesederik egiten.

Guzti honek zenbait zalantza eta eztabaida sortzen ditu hizkuntzarekiko ez direnak bat ere onak, adibide bat jarriko dut, aurreko egunetan X sarean jasoa.

Joxemigel of Zabaldika @neskki  6 oct.

En respuesta a @kontrakaletik y @negukobaratza

1. Ez dakigu ia deus baskoien hizkuntzaz….testurik ez daukagulakoz.

2. Gaurko greziar batek ere ez luke grekera klasikoa ulertuko formaziorik gabe, normala den bezala. Baina etenik gabeko eboluzioaren emaitza da grekera modernoa. Eta izen berdina dute, herriak…eta hizkuntzak.

Josu Narbarte  @kontrakaletik 22h

Baskoiera/euskara harremana, aldiz, ez dago frogatuta, oso testu gutxi ditugulako Antzinaroko baskoien hizkuntzan (eta batere ez Antzinate berantiarrerako). Goi Erdi Arotik goiti onomastikan agertzen den euskara jada ulertzen dugu, eta ez dakigu tartean zer bilakaera egon den.

Josu Narbarte es @kontrakaletik 22h

Gauzak gehiago nahasteko, Antzinate Berantiarrean akitanierazko onomastika duten epigrafeak ditugu, egungo euskaratik uler daitezkeenak. Ez dakigu, ordea, akitaniera horren eta baskoieraren artean zer harreman zegoen.

Josu Narbarte @kontrakaletik 22h

Laburbilduz:

⏺️Greziera klasikotik modernorako bilakaera frogatzen duten testu-serie jarraiak ditugu.

⏺️Baskoiera eta euskara lotzen dituen testurik ez dugu. Ahaidetasuna hipotesi sinesgarria den arren, gaur-gaurkoz ezin da frogatu.

⏺️Hau esatea ez da euskara erasotzea.

Maite López Las Heras @MaiteLpezLasHe1 21h

Ez nuke esango bi hizkuntza diferente direnik, bata bestearen bilakaera baizik.

Josu Narbarte @kontrakaletik 20h

Orduan, latina eta portugesa ere ez dira bi hizkuntza diferente, ezta? Bata bestearen bilakaera baizik.

Blablaitor @blablaitor 8h

Nerea uste apalean diskusio amaigabea da. Graduzko asuntua. Gauza bera ari zeate esaten ta guztiz ezberdina aldi berean. Ulertzen dut muga bat jarri behar dala…. Kontua da nun.

OdeiAltuna3 @odeialtuna3 18h

Ahal dezunean, eta esplikazioetan hasteko umoreko bazaude, ahalko zenuke esan nik hemen aipatutakoa zentzuzkoa den, edo gehiegi patinatzen ote dudan?

Mila esker 👍🏼

Cita

OdeiAltuna3 @odeialtuna3 6 oct.

En respuesta a @kontrakaletik @neskki y @negukobaratza

Ados.

Froga linguistiko garbirik gabe teoriak botatzen hastea ez da zuhurra.

Baina beste ikerketa batzuek diotenarekin elkartuz, ez al dago nahiko garbi, Baskoi eta inguruko beste tribuen artean hitz egiten zena euskararen arbaso bat zela? +


Izenen logikaz

Euskararen periodoak finkatzerakoan planteamendu desberdinak daude. Ondoren, gaur egun erabiltzen den periodifikazea historikoa laburbildu dut zazpi sasoi nagusitan, terminologia orokorra ezagutzeko:

  1. Paleobaskoa: K.a. milaka urtetatik aurrera, idatzizko arrastorik gabe.
  2. Akitaniera / Basko klasikoa (Antzinatea) / Baskoniera: K.a. I. mendea – K.o. III. mendea.
  3. Euskararen erromatar garaia eta Goi Erdi Aroaren hasiera: K.o. IV. – IX. mendeak.
  4. Euskararen Erdi Aroa: X.–XV. mendeak.
  5. Euskara klasikoa: XVI.–XVII. mendeak.
  6. Euskara modernoaren sorreraldia: XVIII.–XIX. mendeak.
  7. Euskara batua eta garaikidea: XX. mendearen bigarren erdia – gaur arte.

Euskararen Historia liburuak, berriz, honako periodoak bereizten ditu:

  1. Historiaurrea: lehen idatzizko testuen aurrekoa.
  2. Aintzinatea: erromatarren aurretik eta ondoren.
  3. Erdi Aroa: 711tik 1400era.
  4. Euskara arkaikoa: 1400–1600.
  5. Euskara zahar eta klasikoa: 1600–1745.
  6. Lehen euskara modernoa: 1745–1876.
  7. Bigarren euskara modernoa: 1876–1968.
  8. Euskara garaikidea: 1968–gaur arte.

Izenaren inguruko logika eta proposamen irekia

Beraz, euskaratik ulertzen badira, zergatik ez dugu osatzen aro bakoitzaren izena basko-tik abiatuta?
Zergatik ez pentsa euskaldun moduan, basko kontzeptua oinarri gisa harturik?
Zergatik ez ditugu euskararen aroak basko-tik izendatzen?

Esaterako, ondoren hasten diren ideia batzuk balia daitezke abiapuntu gisa:

  • Paleobaskoa
  • Basko aintzinatekoa
  • Basko zaharra
  • Basko Erdi Arokoa
  • Basko klasikoa
  • Basko modernoa
  • Basko garaikidea

Eta Euskararen Historia liburuko periodoak honela izan daitezke:

  • Paleobaskoa
  • Basko aintzinatekoa
  • Basko Erdi Arokoa
  • Basko arkaikoa
  • Basko klasikoa
  • Basko moderno lehena
  • Basko moderno bigarrena
  • Basko garaikidea

Eta zer egin Pirinioetatik gora, gaur egun euskara erabiltzen ez den eremuekin? Adibidez, Basko goi piriniotarra. Eta “Vascónico” erabiltzen dutenei? Paleobasko edo Basko aintzinate ingurukoa bada, hobe horrela izendatzea.

Hemen uzten diet ideia hau linguistikan eta historian dabiltzanei; baina gure hizkuntzari mesede egin nahi badiote, hasi bitez pentsatzen eta proposamenak lantzen.


[i] [i] Badakit askorentzat artikulu hau titulutik bertatik ikusiko duela etsigarria, euskara erabili ordez baskoa erabiltzen baita, guztia ulertzeko irakurri beza artikulu bi hauek bata eta bigarrena

Esta entrada fue publicada en Marketing and communication, Naming and identity y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario