
“Atzeak erakusten du aurrea zela dantzatu”, esaten da. Ba, dantzan gaude, baina bakoitza bere doinu okerrean. Politikariek dantza egiten ere ahaztu dute, eta ondoren doazen kartel hauek —Palestinaren aurkako partidaren harira sortutakoak— gure egoeraren argazki gordina dira: narru gorriz eta buru nahasiz.
Irudi hauek munduan barregarri geratzeko behar genuen azken ukitua dira. Eta bitartean, erabakiak hartzen dituzten horiek, boto-kutxetan sekulako adituak omen dira. Eseri eta begiratu: izenarekin ez dute ezer egiten, edo ez dakite zer egin. Egia esan, ez dakit zein den okerragoa. Hori da gure patua, tamalez.
Barrura begiratuta, Baskonian erabakiak hartu beharko lituzketenak ezin dira izen bakar batean ere ados jarri; kanpora begiratuta, berriz, ez digute ez izenik, ez irudirik errespetatzen. Kartel sorta hau nahikoa da ulertzeko gure marka-nahaspilak egoera kaskarra duela, oraingoz behintzat.
Barrutik sortutako kartelak: bakoitza bere munduan
1. Irudia: Euskal Selekzioa
Ofiziala. “Euskal Selekzioa – Palestina”. Hori bai, babesleak serio: Euskadiko Futbol Federakundea, Gobierno Vasco, Kutxabank… dena oso “instituzionala”.

2. Irudia: Euskal Herria
Ez ofiziala. Manifestazioa antolatzeko kartela: “Euskal Herria vs Palestina”. Estatu propiorik ez badugu, kartelak behintzat egingo ditugu.
Babesleak: Gernika–Palestina, Gu ere Bai!, Gure Esku… kaleak ez du amore ematen.

3. Irudia: Euskadi
Ez ofiziala. “Euskadi vs Palestina”.
Babeslea: EAJ-PNV; zeharka finantzatzen dute. Koherentzia instituzionalaren beste adibide zoragarri bat.

Kanpotik sortutako kartelak
1. Irudia: Basque Equipo
Ofiziala. Palestinarrek egina: “Basque Equipo – Palestina”, Espainiako banderarekin. Dena oso koherente, ezta?
Babesleak: Palestinian Football Association, Euskadiko Futbol Federakundea, Federació Catalana de Futbol.

2. Irudia: Selección de fútbol de Euskadi
Ofiziala. Googlek sortutako adierazpena: “Selección de fútbol de Euskadi – Palestina”.
Babeslea: Googlek erabaki du gure izena. Bai, Googlek. Eta inork ez du ezer esaten. Hori da gure nazio-branding maila: algoritmoaren menpe.

Ondorioak: identitaterik ez, irudi sorta kaotikoa bai
Tristea bada ere, egia da: ez dugu izen bakar bat ere. Bakoitzak bere etxeko marka, bere bandera eta bere fantasia txikia. Hortik sortzen da gure errealitatea: kaosa, nahaspila eta nazio-irudiari buruzko masterclass bat —edo anti-masterclass bat— mundu zabalarentzat.
Ironia barkatuko didazue, baina Baskoniaren marka-politikaren arrakasta kartel hauetan neurtu behar bada… hobe argiak amatatzea eta hurrengo partidaren emaitzari begira jartzea.
Oharra:
Batzuk esan didate, Palestinarrek aldatu dutela kartela, azpian doa.

Post honetan kanpora begira -nazioartera- ematen dugun irudia aztertzen da; kartel berri honek ere, zenbateraino hobetzen du gure kanpo-irudia?
Euskal herriaren etorkizuna argi irudikatu daiten, badugu garaia izen ofizial bat adosteko. Beste horren beste banderarekin
Me gustaMe gusta