Gernikako Arbola, txikikerietatik gaindi

20200812191534_gernikako-arbola-iparragi_foto610x342 (1)Gernikako Arbola himno edo ereserki gisa proposatzeak eztabaida polita sortu du, batez ere euskaldunon artean. Interesgarria benetan gure artean iritziak errespetoz elkar trukatzen jartzeko izan duen ahalmena. Pozgarria benetan sortu duen zentzunezko debatea.

Horretarako, musiko talde sendo batek Manifestua aurkeztu zuen aurreko abuztuaren hamabian, Iruñan, Gayarre tenore erronkariarraren monumentu aurrean. Manifestu hori www.gernikako-arbola.eus helbidean irakurri daiteke eta, nahi izanez gero, sinatu.

Jarraitu aurretik, Manifestu horrek adierazten dituen hiru ideia azpimarratzea legoke, puntu hauetan erreparatze ezak giroa lokastu duelako neurri baten, 1. Proposatzen du lehen estrofa soilik erabiltzea himno gisa, 2. Proposatzen du “Gora ta Gora” eta “Gorteen Ereserkia” bere horretan errespetatzea, eta 3. Proposatzen du Euskal Herria/Baskonia osorako balioko duena izatea.

Egunkari, web orri eta sare sozialetan jaso ahal izan ditudan iritzi gehienak aldekoak izan dira. Hala ere, somatu ditut zenbait indiferente eta ados ez daudenak ere.

Indiferente horiek esan dituztenen artean, orain ez dela momentua, ez ote dugun beste arazorik, himnorik ez dela behar eta horrelako aipuak erabili dituzte. Hauek jakin behar dute, euskal zentzua eraikitzea nahi bada, lasaitasunean hartu behar direla zenbait erabaki eta herri batek, baldin eta bada, behar dituela finkatu: izena, sinboloak eta balioak, bere imajinarioan. Himnoa sinbolo bat da. Eta hori lasai egonda eztabaidatu behar dela, ahal bada denboraz eta kontsentsuetara iritsiaz. Askoren arnasa bilduaz.

Aurka daudenak hiru motakoak izan dira. Kontserbadoreak, “Gora eta Goraren” alde egin dutenak; erradikalak, ez dela nahiko gogorra eta gainera erlijioso kutxua duela diotenak, eta perfekzionistak, himno bati beraiek nahi dutena eskatzea planteatzen dutenak.

Kontserbadoreen postura Iñaki Anasagastik agertu du, bere Deiako blogean “Gora eta Gora” dela euskaldunon himnoa defendituaz. Jakina, “euskaldunon” hitz horretan dago gakoa, ez baita euskaldun guztion himnoa, euskaldun batzuena baizik. Jokamolde honek erakusten du, beste behin ere, euskaldunok gure lurraldearen-lurraldeen denominatiboekin dugun auzia, zenbait konflikto sorrarazten diguna, bizitza guztian jarraituko diguna gure lurraldeko esparruen semantika konpontzen ez dugun artean.

Ez, “Gora eta Gora” ez da euskaldunon himnoa, euskaldun batzuen himnoa baizik,  Euskadiko Erkidego Autonomikokoa, “Gorteen ereserkia” Nafarroako Foru Erkidegokoa den moduan eta, Euskal Hirigune Elkargoak berezkorik ez duen moduan. Euskal Herri/Baskonia osoak ez du himnorik.

Anasagastik berak aipatzen du, konponbiderako balio dezakeen bideetarik bat. Dio, Venezuela ezagutzen duela eta himno ofiziala “Gloria al Bravo Pueblo” dela, baina badutela bigarren himnoa “Alma LLanera” deitua, beste zenbait lekutan moduan,  eta zergaitik ez den bikoizketa hori hemen ere aplikatzen. Hau da, Euskadiko Erkidego Autonomoan bigarren himno moduan aintzat hartu eta Nafarroako Foru Erkidegoan ere berdin jokatu. Soluzio polita litzateke.

Gero datoz erradikal moduan tipifikatuak. Gernikako Arbolak ez dituela errepresentatzen diotenak. Batzuk diote foruen aldarrikapenean geratzen dela, eta egia da, sasoi horretan euskaldunon aldarrikapen gorena bait zen foruan birgaitzea, beste formulazioak gerokoak dira. Historia gure aurretik dator, lehenago ere euskaldunak borrokatu dute bere eskubideen alde. Historian zehar Gernikako Arbola kantatzea gaitik erahilketak, erbesteraketak eta espetxeraketak egon dira, gogorra benetan. Zer kantuk du epika hori?

Erlijiosotasuna gatik ez dutenak ikusten ere badaude. Arbola bati kantatzea, pentsa daitekeen moduan, “santua” eta “bedeinkatu” hitzak erabiltzea arbola goraipatzeko ez da erlijioso ortodoxoen oso gustuko. Arbola goraipatzea, erromantizismotik dator, batez ere frantsesetik, natura zuten lehenetsia, gaurko iraunkortasun eta naturarekiko atxikimenduarekin guztiz bat datozenak.  Iparragirrek, bere sasoiko kantari bezala, orduko hitzak erabili zituen, gaur egun hainbeste aldarrikatzen den ideia azaltzeko. Metafora bat da. Den denok, zentzu erlijiosoan ikusten dutenak eta ez dutenak, ulertzeko modukoa.

Beraz, kantu honek duen handitasuna, foru-independentzia-asimilazio edo laikotasun-erlijiotasun kontzeptuak gainditzen dituela da.

Perfekzionistak era badaude, bai baina ez, ondo baina gaizki, egoki baina ez nik nahi bezain egoki. Linea hau Martxeko Otamendik bere Berriako abuztuaren hamairuko editorialen gauzatu zuen.

Zioen euskal ereserkian, goian aipatu diran “santua” eta “bedeinkatua” hitzez gain, “Jainkoa eta jauna” bost bider errepikatzen dela. Esaldi horrekin nahiko errepikatu den huts bat egiten du, proposatzen den lehen estrofan ez direlako inoiz aipatzen berak aipatzen dituen bi hitz horiek.

Esaten du ere, himnoak XXI. Mendekoa izan behar duela, ikusi beharko litzake gaurko letra eta musikarekin aukeratzen den himnoak balioko lukeen hogei, berrogei edo ehun urte barru. Himnoa luzerako da, eta beharko luke denboran iraungo duena izan.

Dio ere ereserkiak izan behar duela modernoa, orotariko berdinzale eta interetnikoa. Agian ez da modernoa, baina arbola baten inguruan bildu eta inter pares, berdintasunean, erabakiak hartzeak gaurkotasunik ez duela esaten duenak ondo argudiatu beharko du. “Eman da zabal zazu munduan frutua” esaldian interetnikotasuna ideia dagoen moduan.

Horrez gain, esan behar da “zortzikoa” dela, euskaldunon neurri propioa, eta gure nortasunean barneratuta dugunez, oso erraz barru barrura iristen zaigula. Azken urte hauetan “Gernikako Arbola” ez da gehiegi kantatzen, baina oraindik adin guztietako jendeak entzun du eta kantatu izan du. Ezaguna da Euskal Herri/Baskoniako bazter guztietan, epika aparta du, letra buruz oso erraz ikastekoa, musika gozo eta barnera sartzen dena eta ideologia guztiak biltzeko ahalmena duena. Zer gehiago eskatu behar zaio himno bati?

Neu ere, beste ereserki baten aldekoa nintzen hasieran. Baina ikusi nuenean Gernikako Arbolak lortu zezaken adostasuna, konprenitu nuenean bere epika eta posibilitatea, neure iritzia gorde eta alde jarri nintzen. Gernikako Arbolaren aldeko uholdea posibilitatzen.

Manifestu honen arira, polita litzake, eskuzabaltasunez akordioak bilatzea, guztiok identifikatuak sentituko garen esparruak adostu eta denon artean hain beharrezko dugun imajinario kolektiboa eraikitzen saiatzea. Luze iraungo duena. Euskaldunak identifikatuak sentituko garena, ideologia guztietatik gaindi, Euskal Herria/Baskonia maite dugun guztiok eroso sentitzeko modukoa izango dena. Horretarako txikikeriak baztertu behar.

 

 

 

 

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a Gernikako Arbola, txikikerietatik gaindi

  1. Eskerriki asko zure artikulua gatik, zer ondo azaltzen duzun, hain gaitza dena!

    Me gusta

  2. Pingback: Listado de reacciones a la propuesta de que el Gernikako Arbola sea el himno de Euskalherria/Baskonia | Planet Point Reputation

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s