Gernikako Arbola irabazle, Zuzeu-ko inkestan

Egun batzuk badira, Zuzeu.eus online orainkariak, inkesta ireki zuela irakurleek bozka eman zezaten. Bertan galdetzen zitzaien Euskalherri osoko ereserki modura Gernikako Arbola erabiltzea zuzen ikusten zuten ala ez.

Inkestaren emaitzen arabera luze irabazi du Gernikako Arbolak. Bozka ofizialak balira, Frantziako metodologiarekin, ez luke bigarren bueltarik behar. Egina legoke. Jaso diren 132 bototik 73 atera ditu, guztiaren %55,3. Ez dago gaizki.

Inkesta egitea ideia oso interesgarria iruditu zitzaidan Zuzeu-ko editoreen aldetik, egoerari pultsua hartzeko modu polita delako. Eta euskaraz editatzen den hedabidea denez iritzia euskal hiztun komunitateari mugatzen delako. Asmatze horren lekuko, hainbat egunetan, Bero-Bero sailean lehen postua izan duela da.

Gainera, hogeita bederatzi iradokizun jaso ditu. Iritzi landuak eta interesgarriak asko.

Benetan poztu nau, iradokizun hauetan oso gutxi izan direla, ereserkirik ez dugula behar diotenak. %14,39 izan dira bakarrik eta, bizi garen egoera honetan, pandemiak eragindako beste zenbait gai sakon eta premiazkoak dauden sasoian, ehuneko hain txikia lortzeak garbi erakusten du ereserkia izatearen aldeko korrontea garbia dela.

Gernikako Arbola ez eta beste ereserki bat nahi dutenek, gehiago izanik baina larregi izan gabe %30,3 dira, erantzule guztien herenera iritsi gabe. Multzo honen ezaugarri nagusia bere aukeren dispertsioan datza.

Izan daitezkeen hamasei alternatiba desberdin planteatu dituztela kontatu ditut, hemen zerrenda: -Txanton Piperriko “Euskalherriko”, – “Txoriak txori”, -“Agur Jaunak”, -Turn on Your Love Light-en” modukoa, -King Crimson-en “Starless and Bible Black”, -Bat bi hiru lau –Athleticen abestia  -guztiz berria izango de zerbait, -“Wilkinson-en” ereserkia”, -“Eusko Gudariak”, -“Gora ta Gora”, -Jeiki Jeiki -“Nafarroako Himnoa”, -“Itsasoan urak handi”, – “Ikusi mendizaleak” eta – “Bagare”.  Egia esan denak ez dira  maila berean planteatu, gehienak serio jokatu badute ere, txantxetan ibili direnak ere badaude, eta aipamen soila egin diotenak ere. Hala ere guztira hamasei, ez da gutxi.

Horrez gain, alde ez luketenak bozkatuko denetariko argudioak dituzte, musika, erlijio kutxua, ideologia, benekotasuna (bakoitzarena izango delakoan nago), errotik hasi gaurko ideekin (norenekin?), egungo letraduna (eta hogei urte barru, balioko du gaurkoak?), etab. Ez naiz orain argudio guzti hauei aurre egiten hasiko, seguruenik denek dute bere arrazoi zatia.

Aukera egin behar den uneetan norberak jakin behar du, bere iritzia izanik ere, malgutasuna erakusten kontsentsuaren bila. Eta kontsentsu gutxi ikusten da, Gernikako Arbola ez bada.

Alde daudenak % 55,3 izanik, erdiak baino gehiago, merezi ote eztabaida mantentzea?

Badirudi ez dela bigarren bueltarik behar. Inkesta honetan Gernikako Arbolak argi eta garbi irabazi du. Ikusi behar aurrerantzean eta errealitatean zer hedapen lortzen duen.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

6 respuestas a Gernikako Arbola irabazle, Zuzeu-ko inkestan

  1. Mikel Burgui dijo:

    Beno, nik inkesta bat irakurri berri dut Twiterren bestelako emaitzak ematen dituela. Bertan boto gehien duenak Txoria txori delarik.
    Ikusi ondoko estekan: https://twitter.com/searchq=gernikako%20arbola%20el%20himno&src=recent_search_click
    Twiterren ikusi dudan eritzien arteko nagusia «hiru probintziko himnoa» baliz argudiatzen dutenen eritzia da, batzuek Gora ta gora- ren ordez jarri nahi dutena
    Galdetu behar genioke artikulo honetan aipatzen den botoa eman duen orori zer dakiten Gernikako Arbolaren historiaz (ez kantuaz, baizik eta lekua ta zuhaitzaz) ea pensamendu mitikoa duten edo ez horri buruz.. Beldur naiz ba direla asko Uxueko harek bezala pentsatxen dutela… «que en Gernica se juntaban representantes de TODOS los vascos en la casa de juntas y bajo el árbol»…
    Bide handia falta da denok bat egin arte…. Orduan, izango da momentua DENON simboloaz hitz egiteko..

    Me gusta

    • Iñaki Azkoaga Bastida dijo:

      Ez dut ezagutzen inkesta hori. Saiatu naiz, baina linka ez dabil. Gustatuko litzaidake ezagutzea. Lortu dezakezu emaitza? Eskerrik asko, Mikel

      Me gusta

      • Mikel Burgui dijo:

        PANTALLAZOA TA GERNIKAKO ARBOLAREN INKESTA BAT saiatu naiz pantallazoa hona ekartzen, baina ezinezkoa izan zait. Joan hortara ea orain asmatzen dugun: https://twitter.com/zuzale84
        Dena den korta-pega erabilita horra hor
        Q opináis de la “propuesta” de que el Gernikako Arbola sea el Himno de Euskadi / Euskal Herria ???
        En Contra
        22,6 %
        A Favor
        26,4 %
        Txoria Txori
        47,2 %
        Eusko Abendaren Ereserkia
        3,8 %
        53 votos · Resultados finales

        Me gusta

  2. Mikel Burgui dijo:

    PANTALLAZOA TA GERNIKAKO ARBOLAREN INKESTA BAT saiatu naiz pantallazoa hona ekartzen, baina ezinezkoa izan zait. Joan hortara ea orain asmatzen dugun: https://twitter.com/zuzale84
    Dena den korta-pega erabilita horra hor
    Q opináis de la “propuesta” de que el Gernikako Arbola sea el Himno de Euskadi / Euskal Herria ???
    En Contra
    22,6 %
    A Favor
    26,4 %
    Txoria Txori
    47,2 %
    Eusko Abendaren Ereserkia
    3,8 %
    53 votos · Resultados finales

    Me gusta

  3. Iñaki Azkoaga Bastida dijo:

    Lortu dut inkesta ikustea, abuztuan 12koa da, Iruñan Gernikako Arbolaren aldeko aldarrikapena egin zen egunekoa. Berehalakoa eta freskoa:
    Twiterren gertatzen dena da, ez nago zihur kasu honetan horrela den baina itxura guztia du izango dena, pertsona baten jarraitzaileek bere «burbuilakoak» izaten direla, hau da antzera pentsatzen dutenak. Hala ere, 53 erantzule izatea inkestak oso ondo dago. Ikusita @zuzale84-ren txioak, Euskal Selekzioaren jarraitzaile amorratua izanik non partidu horietan Txoriak Txori abesten den, etab., uste dut Gernikako Arbola oso ondo geratzen dela %26,4 lortuta, Txoriak Txorik %47,2 ditu eta besteren baten alde daudenak ere ugari dira % 22,6a.
    Gernikako Arbola hainbeste urteetan erdi bazterturik egon denez, pedagogia pixkat eginda, laister gailenduko litzatekeela ematen du.
    Eskerrik asko!

    Me gusta

  4. Pingback: Listado de reacciones a la propuesta de que el Gernikako Arbola sea el himno de Euskalherria/Baskonia | Planet Point Reputation

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s