Bi lurralde posizionamendu interesgarri Estonia eta Israel

Herri, lurralde edo estatu marka posizionamenduaz hitz egitean beti eskatzen da koherentzia identitatearen eta mezuen artean. Batzuk polito betetzen dute, beste batzuei, ordea, gehiago kostatzen zaie. Hemen bi adibide oso interesgarriak, marka teknika aldetik ongi jorratuak, Estonia eta Israel.

Estonia

Estoniak erabaki zuen digitalizazioan aintzindari izatea eta horretan jarri zituen indarrak, Skype esaterako Estonian sortua da, estatuak aukera ematen du mundu osoko edonork e-entrepresa bat Estonian sortzeko,  fisikoki joan behar gabe operazio guztiak online eginaz. Digitalizazio bideko adibide asko dituzte.

Estonia markaren irudi korporatiboa landu dutenean ere digitalizazioaren ideia erabili dute, enpresa ekintzetarako “enter e-estonia” kontzeptua garatuaz. Eta guztia errazteko sortu dute Entreprise Estonia.

Baina horrez gain, imaginak erabiltzeko orduan ere logika hori darabilte. Ikus azpian dagoen fotografia, Espaniako atzerri ministroa bisitan joan zitzaienean, apiril honetan. Alboetako emakume biak Covid-19aren aurkako maskarak daramatzate, aize garbia sortzen duten teknologia aitzindariko gailuak, Españiarrak maskara kirurgiko arrunta du.

Imagin biribila lortu zutena fotografia honekin, irudikatzen baitu albokoak dutela teknologia eta erdikoa atzerago geratutako nonbaitekoa dela. Eta horrekin nahikoa ez eta atzeko irudian euren mezua “enter e-estonia”.

Arantza Gonzalez Laya, Espainiako Atzerri ministroa, estoniar bi arduradunen artean, atzenengo apirilean egindako bisitan eginiko fotografia.

Israel

Aztertzeko moduko beste adibidea Israel da. Daukaten tentsio belikoen gaindi, lortu dute munduan, biztanlegoaren proporzioan, start-up gehien sortzen duen estatua izatea. Eta erabaki dute posiziomendurako  ideia horrekin aurrera egitea.

Horretarako, Israelen sortua den txirrindulari taldea sponsorizatzen dute, taldeari goi mailan eta mundo osoan lehiatzeko Israel Start-up Nation izena jarri diote. Talde indartsua da eta orain bertan Giroan lehiatzen ari da.

Guztiz koherentzea hau ere,  ezaguna da esaterako Nasdaq-en kotizatzen duten konpainia teknologiko israeldarrak lortu dituzten erronkak edo Covid 19 bakuna jarriaz inmunizazio kolektiboa azkarren lortu duen estatua izan dela. Irudi teknologikoak, mezuarekin bat datozenak.

Txirrindulari ekipoak, Israelek duen imagin negatiboa saiesteko ere egin dituzte ahaleginak, esaterako pakearen enbajadorea modura izendatuaz eta mundo guztiko txirrindulariak fitxatuta. Baina ekipoak daraman izenak gailentzen du arlo hau eta Israel ongi posizionatzen du. Koherentzia osoa duelako duen imagin teknologikoaren eta errealitatearen artean.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario