Garaibai-n “Enusquera”

Lehen morfema da herri izenetan garrantzi gehiena duena. Gurean bereziki. Hitzaren hasierak ekarri dituelako bere deituraren eboluzioak izan dituen dibergentziak. Hasierako morfema honen izkiak baldintzatu dute erabilera bateratua, eta bultzatu dute deitura gaur duen polinomiara.

Bide honetan, beti deitu dit atentzioa Garibai-k gure hizkuntzaren izena “enusquera” moduan idaztea, eta bi aldiz gainera segidan idazki berean. Behin idatzi balu pentsa daikete inprentako errua izango zela, baina ez, bi aldiz errepikatzen du.

Eta hasiera are garrantzitsuagoa da digitalizazio sasoi honetan, dena kodifikatu behar denean, kodigoak erabakitzeko lehen izkiak hartzen duten protagonismoaz. Eta gure herri izena definitu behar denean lehen izikien erabilera ez homogenizatuak sortzen dituen arazoez.

Horregatik beti deitu dit atentzioa, Garibai-k, euskaldunok gure hizkuntzari zela deitzen diogun esateko “enusquera” hitza erabiltzea. Alfonso Irigoienek bere “Etimología del nombre vasco del vascuence y las vocales nasales vascas descritas por Garibay”  dio Garibai-ren idazteko erabilera hau interpretatuaz  “Garibay eûsquera, escrito enusquera, `modo de hablar`, con nasalización vocálica”.

Idazle mondrauetarrak 1571.ean Amberes argitaratu zuen “Los XL libros d’el compendio historial de las chronicas y vniuersal Historia de todos los reynos de España” liburuan aipatu zuen euskaldunok gure hizkuntzari deitzen diogun modua eta erabili zuen forma “enusquera” da.

Aurreko artikuluetan ere trataru dut gai hau, beraz, ez nuke nahi izan errepikatzailea, hauek dira idatzi nituen artikuluak «Solucionar el morfema inicial del nombre del país de los vascos» eta «Uasconie (latín), un nombre que en su primer morfema evoluciona de débil a fuerte y de dos sílabas a una sola».

Garibaik hasierako fonema –Enu idatzi bazuen nasalizazioarekin, eta beste idazle batzuk, Leizarraga edo Etxepare lekuko –Heu aspirazioarekin, honek adierazten du aspirazioa eta nasalizazioa daudela lehen morfeman. Naiz eta sasoi beretsuan, Lazarragak, –Eu modura idatzi.

Honek adierazten du gure lurralde eta hizkuntzaren hasiera zuzen idazteko beti egon direla zailtasunak. Hasierako morfema ez dela hain garbi egon eta –eu ez dela forma homogenizatua izan hizkuntzaren deituran orain gutxirarte.

Besterik ez, hauek dira euskaraz idatzita ditugun lehen testigantzak, eta ez dute idazten izena era homogeneoan. Behar bada Saint Sever-eko mapan “Uuasconia” idatzi zuena ere ez zebilen oso urruti euskaldunok euskaraz bere herriari ematen zioten deituraten idazkeran. Eta laugarren gizaldian latina erabiliaz “Uasconia”, idatzita Vasconia,  idatzi zuena ere. Grekeraz “ouasconia” ere bide zuzenetik doa seguruenik.

Lekuko gisa hemen Garibain bere Historia liburuan idatzi zuen orrialdea. Lehen edizioan, 1571,  Amberes, IIII Liburua,  IIII Kap, 91 orrialdean eta, bigarrenean, 1628, IIII Liburua, IIII Kap, 72 orrialdean ikusi daiteken moduan. Hemen lehen edizioren orrialdea.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s