Bretoiak euren “Gernikao Arbola” kantatzen

Aurreko astean, apirilaren zortzian, onartu zuten Frantziako Parlamentuan “Eskualdeko Hizkuntzen Ondare Babeserako eta Sustapenerako Legea”, Paul Molac parlamentari bretoiak bultzatutako proposamena.

Baskonia Iparraldeko euskaltzaleak pozik agertu dira, Elkargoko presidente den Jean-René Etchegaray-ren, @JreneEtchegaray, txioak lekuko. Izan dedila gure hizkuntzaren eta hizkuntza gutxitu guztien onerako!

Horrela nengoela, hara non, Gaizka Aranguren-en,@gaizkaranguren, txioak deitu zidan atentzioa, ironia finez beteta bai zegoen. Parlamentari bretoiak aho batez beren ereserkia kantatzen zeuden bideoa atxiki zuen, titulatuaz “Bretoiak «Gernikako Arbola» kantatzen, eskualdeetako hizkuntzen aldeko legea Frantziako legebiltzarrean pasarazi ondoren”.

Noski, bretoiak “Bro gozh ma zadoù”, euren ereserki nazionala kantatu zuten aho batez.

Gure politikoak gai izango lirateke “Gernikako Arbola” aho batez kantatzeko? Batzuk baietz, bestek ezetz, hore ere liskar antzuan galduko ote ginen?

Horra hor bretoien irakaspena.

 

 

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario