Balioen modernitatearen inguruko azalpen bikaina

Aurreko posta galdera batekin amaitu nuen, honela zioen: Balioak modernoak izan behar dira ala herriaren zentzuan errotuak egon behar dira eta belaunaldiz belaunaldi transmititu? Gaurko txio baten aurkitu dut erantzuna, Chill Mafiako Kilikifrexkoari, @pffffajjaj, sor diot.

Galdera horrela luzatzen nuen, hainbatek balioak modernoak izan behar direla ahoa zabal zabalik behin eta berriro diotelako. Beti pentsatu izan dut balioak errotuta egon behar direla, herri horren baitan, bere tradizioan, eta dagokion eran gauzatu beharko direla une bakoitzean, hori bai gaurkotuta.

Gaia garrantzizkoa da, hainbat erakundeetan euskal balioak zeintzuk diren, zela detektatu, zela gauzatu, zela transmititu eta horrelako galderei erantzun nahian dabiltzalako. Eta ariketa horretan parte hartzen duten askorentzako dena “modernoa” izan behar delako. Modernoa beraientzat da aurrekoarekin zer ikusi ez duena, haustura osoa duena, edo hori da uste dutena.

Hemen uzten dut Kilikifrexko-k, Beñat Rodrigo-k, esana Argian egin dioten elkarrizketa luzean.

Zergatik diozue musika tradizionala egiten duzuela?
Tradizioa ez delako inoiz geldirik egoten, bestela folklorea da. Lehenagoko etapak gainditu ahal izateko lehenbizi ezagutu behar dituzu, konplexu eta nostalgiarik gabe. Guk esaten dugu Muguruza hil behar dugun aita dela, esate baterako, bere kanta guztiak ezagutzen ditugulako. Ezagutu gabe ezin duzu ezer berririk egin. Askotan uste dugu gauza berriak ezerezetik sortzen direla eta gezurra da. Modu berean, autotunearekin ere ez dugu konplexurik, guk entzuten dugun musikak autotunea erabiltzen duelako a fuego. Agian zaharrago diren batzuek uste dute akatsak disimulatzeko erabiltzen dela bakarrik, baina guretzat beste baliabide bat gehiago da. Gure logelan sortzen den musika da gurea, soinu txartel kaxkar batekin eta autotunearekin a fuego.

Tradizioa ez delako inoiz geldirik egoten, bestela folklorea da. Lehenagoko etapak gainditu ahal izateko lehenbizi ezagutu behar dituzu, konplexu eta nostalgiarik gabe.

Garbiago ezin esan. Bikaina erantzuna.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Balioen modernitatearen inguruko azalpen bikaina

  1. Pingback: Balioen modernitatearen inguruko azalpen bikaina

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s