Izena(k) ongi definituta, nahas-mahas gutxiago testuliburuetan

Orain hurrengoan, azaroaren 14an, Iñaki Petxarromanek sinatutako “Euskadi eta Euskal Herria nahas-mahas” erreportaia argitaratu zuen Berria egunkariak. DBHko Gizarte Zientzien eskola liburuek euskaldunon esparru geografikoa zelan tratatzen zuten aztertzen zuena. Horren harira ariketa sinple bat proposatzera ausartuko naiz, ikusteko zer gertatuko litzatekeen gure eremu geografikoaren izenak iradokitzen dudan eran erabiliko bagenitu.

Jarraitu aurretik, nire proposamena zein den azaldu gura dizuet, esparru administratibo bakoitzari dagokion izena:

  • Eremu osoari: Baskonia edo Euskalherria, edo Baskonia/Euskalherria;
  • Eremu administratibo bakoitzari:
    • EAE-ri Baskonia Mendebala edo Baskonia Mendebala/Euskadi,
    • NFE-ri Nabarra Garaia
    • EHE-ri Baskonia Iparra.

Ariketa honetan, Euskalherria izenari Baskonia gehituko diot konkordantzia izan dezan Baskonia Mendebala eta Baskonia Iparra izenekin. Petxarromanen artikuluko lehen hiru paragrafoak ekarriko ditut hona nahikoa direlakoan.

  1. paragrafoa

“Aitxuri da gailur altuena (1.551) Euskadin Baskonia Mendebala/Euskadin». Halaxe dio DBH1eko Geografia eta Historiako Santillana-Zubiaren testuliburuak, Espainiaren eta Euskadiren Baskonia Mendebala/Euskadiren azterketa fisikoa ataleko pasarte batean (156. orrialdea). D ereduko ikasleek erabiltzen dute liburu hori, eta, adibidez, euskal Pirinioetako gailurrak ez dira erreferentzia propio bat harentzat. Beraz, liburu horretan Hiru Erregeen Mahaia ez da Baskonia/Euskalherriko gailurrik garaiena. Zehazki, mendikate nagusiak Aralar, Aizkorri, Gorbeia eta Gorobel dira harentzat. Euskal Baskonia Mendebaleko mendiak aipatzen ditu, honela: «Santanderko mendiak dituzte mendebaldean eta Pirinioak ekialdean; hain zuzen ere, horien arteko trantsizioa egiten dute. Higadurak eragin nabaria izan du inguru honetan. Ez dira altitude handiko mendiak: Aitxuri da gailurrik garaiena»”.

Zer ikusten da paragrafo horretan? Baskonia Mendebala/Euskadiko mendirik garaiena Aitxuri dela dioenean, argitaletxeetako editoreek zuzen jokatuko lukete, mendebaleko mendiak horiek direlako. Horrela, ikasleek jakingo lukete, Baskonia Mendebala aipatuta, Baskonia oso bat badela eta parte direla. Jakingo lukete ere eremu bakoitza zehatz definitzen eta Euskadi kontzeptuak sortzen duen ambibalentzia amaitu egingo litzateke.

2. paragrafoa

“Ez da salbuespen bat ikastetxeetan gehien erabiltzen diren euskarazko testuliburuetan. Geografiaren atalean, gehienetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Baskonia Mendebaleko mapa nagusitzen da Jaurlaritzak agintzen duen eremuko ikastetxeetako testuliburuetan. Nafarroako Nabarra Garaiko mapa nagusitzen da, berriz, Nafarroakoetan Nabarra Garaikoetan. Bada salbuespen bat joera horretan: Ikaselkarren testuliburuetan, Baskonia/Euskalherriko zazpi probintzien mapa erabiltzen da erreferentzia nazional gisa: «3.005.670 biztanle dituen herri bat», non Pirinioak diren mendirik garaienak. Ikaselkarren liburuak, ikastoletan ez ezik —Seaskakoak barne—, Hego Euskal Herriko Baskonia/Euskalherri Hegoko D ereduko eskola publiko batzuetan ere erabiltzen dira.”

Lehen esan gauza bera. Izenak horrela erabilita, Baskonia Mendebaleko eta Nabarra Garaiko mapak nagusituko balira, ikasleek garbi ikusiko lukete eremu administratibo biak handiagoa denaren parte direla.

3. paragrafoa

“Bi ikuspegi horien artean badira erdibideko joerak. Edelvives- Ibaizabalen DBH1eko liburuaren Espainiako eta Euskadiko Baskonia Mendebaleko erliebeak ataleko pasarte batean, «Euskal Mendebaleko Mendietako tontorrik altuena Aizkorri» dela aipatzen da (110. orria). Ondoan, baina, kutxa osagarri batean dio Pirinioak direla «Baskonia/Euskalherriko eta Penintsulako erliebearen multzo nagusietakoa». Pixka bat beherago argitzen du «euskal Pirinioen ardatzean» daudela «Baskonia Iparreko (Zuberoako, Nafarroa Behereko) eta Nafarroako Nabarra Garaiko inguru garaiak eta Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko erdi mailako mendiak»”.

Hemen ere argi geratzen da deitura egokiaren beharra. Alde batetik, artikuluak erakusten duen kontraesana ezabatuko luke. Bestetik, dena ondo koordinatuta eta integratuta geratuko litzateke.

Ondorio hauek behintzat, atera daitezke:

  1. Ikasleek garbi izango lukete zer den Baskonia/Euskalherria osoa eta bere zati administratibo bakoitza: Baskonia Mendebala, Nabarra Garaia eta Baskonia Iparra.
  2. Baskonia Mendebala edo Baskonia Mendebala/Euskadi eta Baskonia Iparra deituz gero, argi eta garbi ikusiko lukete eremu handiagoaren parte direla, Baskonia dagoela, handiagoa dena. Nabarra Garaiarekin berdin, eremu handiago baten parte direla jakingo luketela.
  3. Argitaletxeek, guztiek, irizpide antzerakoak izango lituzkete izendatzeko eta konkordantziaz lan egingo lukete. Beste gauza bat da bakoitzaren ildo ideologikoa, batzuek osotasunera joko lukete eta beste batzuk esparru txikiagoetara mugatuko lirateke. Hartzen duten bidea hartzen dutela, argitaletxe eta ikasleek beti jakingo lukete zatiak dituen osotasuna badela.
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s