
Badaude hitz zenbait espezialitate desberdinetarako ez daukatenak esangura eta/edo garrantzi bera. Eta hori gertatzen dela esango nuke tituluan aipatzen ditudan Vascones eta Wascones hitzen artean.
Markagintza (Naming) disziplinarentzako gauza funtsezkoa da, marketing eta komunikaziorako ere bai. Ez dakit, ordea, historiagintzarako ere horrela den, baietz esango nuke, baina behar bada ez da hain garrantzizkoa.
Esaterako, Mikel Pozo Flores EHU/UPVko historialari denak “Vascones y Wascones las relaciones entre las dos vertientes de los Pirineos Occidentales”[i] artikulua argitaratu du, non bere 6. orri oineko oharrean hau dioen “Para evitar la repetición de aclaraciones a lo largo del texto, denominamos «Wasconia» y «wascones» a la Vasconia norpirenaica y sus habitantes para diferenciarla de la Vasconia peninsular.”
Gertatzen dena da ez dagoela, oraingoz, oinarri zientifikorik esaldi hau baieztatzeko. Noski, balego prest nengoke orain idatzi dudana aldatzeko, berehala aldatzeko. Horregatik izango da autoreak onartzen duena, berak erabiltzen duen kategoria bat dela, besterik gabe.
Vascones edo Vasconia, zein Wascones edo Wasconia, aipatzen diren testu guztiak, berdin latinez, grekeraz edo arabieraz idatziak izan, transkribatuak izan zirelako XIII. gizalditik aurrera. Dakiguna da hasierako Va irakurtzen zutela Ua, eta lerroaren hasieran V forma erabiltzen zutela testuen barnean U minuskula forma erabiliaz. Eta latinez agertzen den W horrela ez zutela idazten VV edo UU moduan baizik. Seguruenik bi formak ahozkera berdintsua edo oso antzerako zutelarik.
Transkribitu gabeko lanik apenas geratzen da, bakarrenetarikoa Saint Seber-eko Beatoko Mundu Mapa izanik, 1065. urtean datatua, UUASCONIA horrela idatzita agertzen dena, W letra XIII. gizaldian egiten du bere alfabeto latindarrak.
Beraz, horrelako tituluek frogatu gabe dagoen, eta autoreak ere horrela onartzen duen, ideia ez zuzena areagotzen lagun dezake. Hurrengo etor daiteke, artikuluaren titulua soilik irakurrita, esango duenik Wascones Pirineo iparrekoak direla eta Vascones hegokoak. Guztia inongo froga zientifiko barik.
[i] Pozo Flores, Mikel Vascones y wascones. La relaciones entre las dos vertientes de los Pirineos occidentales según las fuentes escritas y los testimonios arqueológicos (siglos VI-VIII) in Gasc, Sébastien (coord.) Las fronteras pirenaicas en la Edad Media (siglos VI-XV). Univ. Zaragoza