Handitasuna eta estetika, baina balioak ere Dubain

Martxo honetako hamabiaren gauean ETB2ko “Vascos por el mundo” programa ikusten nengoela, Dubai atera zen. Beste pertsona batzuen artean, han ebentoen sektorean lanean ari zen Javier San Miguel gernikarra elkarrizketatu zuten eta esan zituen bi bitxikeriekin geratu nintzen.

Lehenez, Dubai dirua zutenek-dutenek beldur eta lotsa gabe exibitu zezaketela beraien aberastasuna, horretarako egina baita, denak handitasuna erakusten baitu. Bigarrenez, bertako jekeak sarritan egiten zuen jestua, hiru hatzamar erakutsita (potoloa, erakuslea eta luzea), eskulturara eraman zutela, non Dubaiko balioak irudikatzen dituela.

Inoiz ez nuke esango Dubai moduko herrialde batek balioak eta atributuak definituta izango zituenik, baina hau entzutean adi geratu nintzen. Jakina, Dubai bezalako proiektua erraldoiak dirua-aberastasuna eta handitasuna baino gehiago eskatzen du hainbeste urtetan horrelako hedapena lortzeko.

Interneten laguntzaz, ia beti den moduan, saiatu naiz balio hauek zela garatzen dituen bilatzen, baina egia esan teorikoki ez dut ezer berririk bilatu. Baina bai jekearen jestua hiru balio horiekin gogoratzen dituen bi eskultura izugarriak, bata gainera berri xamarra, beti ere gogora daitezen Dubaiko Emiratoen balioak. Klasikoa denak Burj Khalifa munduko eraikuntza handian inguruan dagoena eta beste berri bat Etorkizunaren Museoaren aurrean.

Eskultura klasikoa denak hiru balio ditu idatziak bertan azalduaz jestu horrek esatea nahi duena. Hiru letra sinbolizatzen dituela, W Win (irabaztea), V Victory (garaipena) eta L Love (amodioa). Eta logikoa dirudi, eskulturan garbi ikusten dira agur forma horrek hiru letra horien marrazten dituela. Zentzu honetan interpretatzen ohi dira hiru letrak: laneko etika, exitoa eta aberriarekiko maitasuna.

Dena delakoa badirudi bertako jekea den Mohammed bin Rashid Al Maktoum-ek horrelako hiria sortuz gain izan duela ausardiatik aparte baduela hiria enfokatzeko ideia garbia. 2013. Urtean agur serbioa moduan ezagutzen den hau jekeari aurkeztu omen zioten eta bere egin. Eskulturan dago idatzia ere, sinbolizatzen dituen hiru hatzamarrekin erakusten duen iruditik kanpo “Kalitatea ez da berezko helbura. Bizitzeko estilo bat baizik”.

2008an laguntza ekonomikoa eskatu behar izan zuen eta asko ziren krisi handi hortatik ez zuela irtengo uste zutenak, baina helburu garbiak izanik jarraitu du bere bidea gaurdaino, horrez gain hiria bera berezko motor ekonomiko izatea lortu du. Gainera 2018an UNESCO-k izendatzea hiri sortzaileenetarikoa munduan.

Emirren mezuak erakusten du diferentziatasuna.Gobernuko web-etan bilatu daiteke Misio, Bisioa eta Balioak den atala, baina kasu honetan betiko generalizazioetan erortzen dira, hemen ikus daiteken moduan, sortu dute ere Zoriontasun Indizea (nahiko absurdu horrela deitzea, aplikazio baten ongi, neutru ala gaizki ekintza bakoitza baloratzean bait datza, erosketan baten ongi atenditu nautela, ba Ongi-ari ematen diot) deiturikoa Zoriontasuna beste gauza bat denean   Orain, digitalizazio garaiko munduko hiri eredugarria izatea nahi dute, eta gainera, munduko hiririk garbiena.

Dena erraldoia, dena luxua, dena artistikoa, baina balioak ahaztu gabe.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s