
Baskoniako markari jarraipena egiten diogunentzat gai oso interesgarria garatu da Suitzan. Toblerone txokolate-almendra-eztiarekin ekoizten den produktuari eragotzi egin diote bere packagingean Matterhorn eta Berna-ko hartzarekin irudikatzen duen imajina erabiltzea, Suitzatik kanpo ekoizten hasiko delako.
Suitza sormarka daramaten produktuek babestea erabaki zuen bertako gobernuak, zeren egin ziren ikerketa desberdinek baieztatu zuten bere imajina suitzar ekoizpenari lotuta zioten produktuek %20 garestiago saltzen zirela beste sormarka batzuekin konparatuta eta produktuak luxuzkoak baziren %50a ere izan zitekeela aldea. Sormarka babesteko pisuzko argudioa zalantza gabe.
Suitza sormarkak erostaileei iradokitzen dien ezaugarriak: doitasuna, natura, kalitatea -erlojuak, txokolatea, bitxiak eta horrelako produktuen ematen diotena- mantentzea du xede eta nahi duena da bere atributuak konpartitzen ez dituztenak, bere balioetaz ez jabetzea.
Horretarako, Suitzak 2017. urtean onartu zuen bere imajina babesteko legea, nondik bere herri ikurrak erabiltzeko araudia garatu zuen. Alde batetik hain ezaguna den suitzar gurutzea, bandera zein ikurrean erabiltzen duena, bere kolore eta tamainekin.
Baita ere seinalatuak diren beste imajina batzuekin, esaterako Matterhorn edo Cervino tontorreko orratz zuzenaren irudia. Guztiaren arduradun, Gobernutik independente den IGE/IPI Propietate Intelektualeko Institutu Federala da.
Toblerone 2012 urtetik Mondelez (Milka, Philadelphia, Halls, Oreo, Cadbury, etab) firma amerikarraren jabetzakoa da eta honek erabaki du produkzioa Bratislava-ra (Eslovakia) eramatea.
Erabaki horrek urratsen ditu bertako irudiak erabiltzeko Suitzak eskatzen dituen bi arau, bata Suitzan ekoiztearena eta bigarrena erabiltzen den lehengaiak %80an bertan ekoiztuak izatea eta esnearen kasuan %100a, noski salbuespena du bertan ekoizten ez diren lehengaientzako, esaterako Tobleronek duen kakaoarentzako.
Toblerone-a 1908tik produzitzen da Bernan, Suitzako kapitalean bertan, markaren izena bere sortzailearen abizenari, Theodor Tobler, eta torrone-ari sor zaio, almendra eta eztia daraman dultze tostatua da (turroia euskaraz), Europa hegoaldean jaten dena. 1970 urtean imajin moduan Berna irudikatzen duen animalia heraldikoa, hartza, hartu zuten Suitzako mendi garaienaren, Matterhorn-en, irudiaz batera eta biak fusionatu egin zituzten imajina marraztu batean, gozo triangeluarraren azala hornitzeko.
Dirudienez markak mendiaren irudia aldatzea erabaki du, mendi orokorrago batena jarriaz. Era berean ezingo du esan “Suitzan sortua” dela eta horren ordez erabaki dute “Suitzan establezitua” jartzea.
Norberak ekoizten duenak lurraldearen imajinarekin bat egiten badu jackpot-a duzula esaten da, irabazia irabazien gainean jarriko duena. Eta horregatik dira suitzarrak hain zelosoak bere markarekin, ezin da mugetatik kanpo egiten dena kontrolatu eta Suitza-ren irudiarekin lotu. Ez dute nahi inolaz ere urteetan lortutako mundu mailako irudia zalantzan jartzea.
Mundo mailan erreputazioa lantzen duten indize guztietan goi mailan agertzen da Suitza, eta hori ez da gauza makala. Esaterako Futurebrand-ek 2019rako landu zuen mundu mailako indizean hirugarren lekuan agertzen da Japonia eta Norvegia-ren hurrengo. Eta urteetan irabazitako erreputazio horren ematen dion ospea eta bere lurralderekiko zein produkturekiko konfiantza ez dute nahi, inondik inora, ahultzea, inork ez baitu nahi bere imajina eta erreputazioak behera egitea.
Baina informe berak lantzen duen indizean, bere postua gehien hobetu dutenen artean Eslovakia agertzen da eta hobetze honen ondorioa izan ei da Volkswagen, Peugeot edo Kia-k produkzioa bertara eramatea. Beraz, Suitzak badaki lehian jokalari berriak dituela, esaterako Eskovakia bera.
Ez dut ezagutzen Baskonian bere sormarka babesteko Suitza moduko edo antzerako zerbait egin denik. Eusko Labelak eta sormarkak dira bertako imajina garatzeko sortu diren lanabesak. Kanpoan erabiltzeko Basque Country irudia ere zabaldu da, hainbeste aldiz blog honetan aztertua izan dena, bere desegokitasun nabaria azaleratuz.
Landu beharko litzateke ere bertan eginak zer irudikatzen duen. Frantzia bada glamourra, edertasuna, estiloa edo Alemania ingeniaritza, potentzia, doitasuna edo Britania Handia zerbitzua, dotoretasuna, Baskonia zerk identifikatuko luken ere lantzea beharrezkoa litzateke.
Agian esfortzua egitea horrelako zerbait irudikatzeko ez legoke gaizki, bertan sortuak balio erantsia emango bait lioke gure produktuei, baita Baskonia herrialde berari ere.