Ameriketako Estatu Batuek ez dute izenik?

Hemen erreproduzitzen dut @superholly izenarekin ezaguna den emakume youtuber amerikar batek bere lurraldearen izenari buruz egin duen erreflexioa.

Arazoa ongi planteatzen du. Ameriketako Estatu Batuek ez dute izenean izen propio bat ere, gainera amerikarrak direla esatean, egia izanik ere, Ameriketa beraien lurraldea baino askoz handiagoa da.

Ameriketa Ipar eta Hego aldean banatzen da eta ipar aldean ere ez dira bakarrak. Esaterako Hego Afrikak ere antza du izenarekin baina Afrika inoiz ez da egon ipar eta hego ongi berezitutako bi zati.

Aipatzen ditu historian zehar eman zaizkion hainbat izen ere, baina batek ere ez du aurrera egin.

Jentilizioarekin dituzten arazoak ere planteatzen ditu, gazteleraz “norteamerikano” esaten ei zaie, baina ingelesez ez ei da erabiltzen iparrekoak direla zehazten duen jentilizioa “americans” bakarrik erabilita. Youtuberrak erabili diren jentilizio alternatiba guztietatik gehien gustatzen zaiona Usonian (United States-koa, USkoa) dela dio.

Neskaren bideo osoa gomendatzen dut. Zuzenean entzunda hobeto. Gaztelerazko bertsioa jarri dut, baina ingelesezkoa ere badago.

Bideo zuzenean ez bada ikusten goian ere jarri dut linka, baina bada ezpada hemen berriro ere https://youtu.be/1_q1Coc7SjY                      

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s