Baskonia X. mendeko mapa arabiarretan

Ezaguna da geografo arabiarrek lan bikainak egin zituztela, hoien artean esateko Al-Idrîsî (1099- 1166) berak osatu bai zuen Munduko Mapa eder bat Siziliako errege Roger II.arentzat, baina aurretik X. gizaldian hain ezagunak ez diren arabiar bi kartografoen mapetan Baskonia hitza argi eta garbi agertzen da.

Mapa hauek Saint Seber-ekoa (1065) baino zaharragoak direnez, esan genezake Baskonia horrela deitua agertzen den lehenengokoak direla. Ptolomeo-ren Geografia Gida bera ere ez zen marraztu mapa batean XIII. menderarte, gainera baskoien hiriak izendatu zituen Baskonia hitza erabili gabe.

Al-Balhkî eskolakoak dira Baskonia idatzi zuten bi autoreak, bata Al-Istakhrî (933-951) eta bestea Ibn Hawqal (943-988). Sasoi hortako 24 mapetan agertzen da Iberiar Penintsula, non Konrad Müller alemanak 1926.ean erreproduzitu eta aztertu zituen horretatik 21. Gaia sakonago aztertu nahi izanez gero Juan Piqueras Haba-ren “Cartografía hispánica de Sharq de al-Andalus. Siglos X-XII” artikuluan bilatuko du guraina material bere bidea nahi haina urratseko.

Hemen Al-Istrakî-ren mapa, Leiden-en dagoen bertsiotik jasoa

Eta hemen mapa horren toponimoen transkripzioa K. Müller-ek 1926an egina.

Goiko forma biribila duen irudiaren eskuin aldean argi agertzen da Basconia hitza, ezkerrean duen marrak adierazten du marratik gora ez zela lurralde arabiarra baizik sinesgabeak (kristauak) bizi zirena. Eremu sinesgabean agertzen da ere Galgaskas, zenbaitek Gasconiakin identifikatu dutena eta Frantzia.

Hurrengo mapa eskola bereko Ibn Hawqal-ena da, 950 ingurukoa, Kramers eta Wiet-en (1964) bertsiotik jasoa. Topkapi Palazioan gordea eta Müller-ek transkribatu zituenak baino beranduago arkitua.

Azpiko irudia aurrekoaren transkripzioa da. Eskuin aldean Baskonia agertzen den unea, erreka horrek Ebroaren itxura du eta Baskonia Ebro errekaren bi aldeetan agertzen da. Azpian toponimoan grafia latinoan daude eta bertan ikusten da Baskonia-ri ematen zaion espazioa.

Lan bi hauek ematen dute jokoa gaian sakontzeko. Behar bada norbaitek landu ditu euskal perpektibatik eta nik ez dut arkitu, edo besteren bat prest egon daiteke gaian sakontzeko. Polita izango litzateke. Inork bi mapa hauen inguruko lanen bat Baskoniako eremua eta hitza azterturik dagoela ezagutuko balu, gustura izango nuke beraien berri.

Bide batez, Enrique de Albret @DeAlbret twiteroari eskerrak eman, berari irakurri bait nion lan bi hauen berri.

================

Bibliografia gehiago begiratzen ari nintzela Al-Idrisi-ren mapa mundiko bitxikeria batekin topo egin dut. Al-Idrisi-n atlasak Bizkaiko Golkoa eta bere hiri, mendi zein ibaiak marrazten ditu, zenbait hiri prezizio haundiaz kokaturik, bere munduko atlasa marrazteko Sizilian zeuden edo pasatzen ziren zenbait lekutako pertsonei informazioa eskatu omen zien. Goian aipatutako Juan Piqueras-ek Kataluinako Geografia Bigarren Kongresuan aurkeztutako “La península ibérica en el Gran Atlas de Al-Idrisi” lanean dio, Cesar Dubler-en (1949) lanetik hartuta, informazioa eman ziona gallego edo gaskoiren bat izango omen zela eta egon zitekeela beste informatzaile errioxar edo nabarren bat, baina Frantziako Biblioteka Nazioalak, BnF, antolaturiko “La Géographie d´Al-Idrisi: le monde vu par un Arabe au XIIº siècle” erakusketaren aurkezpenean dio Baionako euskaldun batek eman ziola gure kostaldea eta geografiaren berri. Hau ere argitzea ez legoke gaizki egongo.

Al-Idrisin mapan Bizkaiko Golkoa mendi, erreka eta hiriekin. 5.1 Klima
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s