
Gaur, lagun batek X sarean jasotako mezu bat bidali dit, honela dio: “1937an ‘Euzkadi’ zen Euskal Selekzioaren izen ofiziala. Hala ere, Sobietar Batasunean ‘Baskonia’ erabiltzen zuten, ‘Баскония’, eta ez Euzkadi.
”Mezu horrek bigarren pasarte bat ere ba du: “Estepako herri eta lubakietatik nengoela, bertako jendeak nongoa nintzen galdetzen zidan harriduraz. Strana Baskov erantzuten nuen. Gehiengoak ez daki zer den hori, baina behin baino gehiagotan bazegoen norbait zera galdetzen zidana: – ‘Baskonia?’ – ‘A! Hori da!’”


Beraz, bere egunean futbol selekzioari buruz idatzi nuen artikuluari honako deitura hau ere gehitu beharren nago, Vasconia modua erabili nuen baina Baskonia falta zitzaidan, gehituta geratzen da.
Goian jartzen dudan kartelaren irudia erdarazko Wikipedian aurkitu dut, Moskuko Lokomotiven aurka jokatutako partidaren kartela da. AAri eskatu nion itzul diezadala kartelak dioen “Сборная страны басков”, eta itzulpen egokienak hauek izan dira:
- Euskaraz: Baskonia selekzioa
- Gazteleraz: Selección de Baskonia
- Frantsesez: Équipe nationale de la Baskonie
- Ingelesez: Baskonia national team
Itxura denez Baskoen Herrialdeko Selekzioa moduan ere itzul daiteke, baina ez da izen propirako egokia eta errusieraz ez da ulergarria, horregatik erabiltzen da Baskonia. Euskal Lurraldeetako Selekzio moduan ere itzul daiteke, baina orduan ez da sinesgarria. Inork ikusi nahi badu, hemen kontzeptua argitzeko AArekin izan dudan elkarrizketa.
Guzti honek frogatzen du Baskonia hitzak ongi funtzionatzen duela, eta jendeak beste deitura guztiak baino lehenago eta hobeto ulertzen duela; hemen ere bai, baina batez ere kanpoan —Sobietar Batasunean bertan bezala— Baskonia erabiltzen dutelako argitasun handiagoz ulertzeko, eta hori duela 88 urte ere horrela izan zela.