Selekzioak izan dituen sei deituretatik, sei partida Baskonia izenarekin jokatu zituen

Euskal lurraldeetako mutilen futbol selekzioak jokatu dituen ehun eta hogeita bat partiden artean, sei jokatu zituen Baskonia izenarekin, hain zuzen Vasconia moduan idatzita.

Katalunia, Bartzelona eta Asturias-Kantabria izan zituen arerio, 1930 eta 1936 urteen artean. Izen honekin jokatu zuten azkenengo partida Eusko (orduan Euzkadi idazten zuten) Jaurlaritza indarrean sartu eta bi hilabetetara ospatu zutena izan zen.

Bere historian guztira sei izen izan ditu mutilen futbol selekzioak, ordena honetan: Selección Norte, Selección Vasca/Euskal Selekzioa, Baskonia (Vasconia), Euskadi (Euzkadi), Combinado Vasco eta Euskal Herria.

Lehengo hemeretzi partidak Selección Norte izenarekin jokatu zituen, Selección Vasca ere erabili zuen behin.

Gero Baskonia izenarekin jokatzera pasatu zen, hogeigarrena izan zen Baskonia izenarekin jokatu zuen lehena eta hurrengo sei urteetan hartuko zuen izen hau. Horren ostean, 1936ko Jaurlartiza osatu ondoren etorri zen laugarren aldaketa, Baskonia-tik (Vasconia idatzita)  Euskadi-ra (Euzkadi idatzita) pasatu zenean.

Hogeita seigarren partidatik aurrera hartu zuen Euskadi izena (Euzkadi idatzita) eta deitura horrekin berrogeita hamabost partida jokatu zituen denak euskal lurraldeetatik kanpo, atzerrian, 1937-1939 urteen artean.

1966ra arte ez zen berriro partidak jokatzen hasi. Horretarako 1966. urtera arte itxoin behar izan zuen.  Selección Vasca eta Combinado Vasco izenekin hasi zen, bost partida jokatu zituen deitura hoiekin.

Gero, 1979 urtean, Irlandaren kontra neurtu zenetik, eta 2007ko udara arte, Euskadi izenarekin hogeitabi jokatu zituen. Salbuespen bat egon zen, 1993an ospatutako partida batean, aspaldiko Combinado Vasco izena berrerabili zuen.

2007ko bigarren partidan Euskal Herria izena hartu zuen eta, harrez gero, Euskal Selekzioa (aspaldiko Selección Vasca-ren izen bera, baina oraingo honetan euskaraz) deitura erabili izan du hamabi partidetan, azkena atzo bertan.

UrteakIzenaPartida kopurua
1914-1922Selección Norte18
1915 (5 diciembre)Selección Vasca1
1930-1936Vasconia6
1937-1939Euzkadi55
1966-1978Selección Vasca/Combinado Vasco5
1979-2007 (20 junio)Euskadi22
1993Combinado Vasco1
 2007 (20 diciembre)Euskal Herria1
2010-actualidadEuskal Selekzioa12

Inork nahi badu selekzioak jokatutako partida guztien zerrenda, izena, arerioa, emaitza eta zenbait kronika edo bideo ikusi, hona hemen linka https://sites.google.com/site/euskalselekzioa/home/partidak

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario