Ideia sinpleak

MirageC/Getty Images

Baskoniako irudipena lantzeko balia dezaketen ideia sinpleen alde nago. Euskal nortasuna lantzeko baliagarri izango direnak. Baskoen mundua garatu eta hedatu, planeta zabal, aldakor eta aberats honetan. Ideia ez zatitzaileak, ez konplikatuak, errazak direnak, biztanleriak xurgatu eta bere egiten dituenak, logikoak direnean. Ideia sinple hauekin serie bat egitea erabaki dut.

Oraingo bidea jarraituz gero, Baskoniaren izaeratik mundua ikusteko epizentroa galdu egin daiteke. Eta hori mantentzeko ideia sinpleak garatzea polita izan daitekeela dirudi. Euskal nortasuna lantzeko ahaleginak egitea, euskal irudipena, euskal mundua, hau da Baskonia zentzunaz duen mundua.

Eta guztiak liskarrik harrotu gabe egiten badira hobe delakoan nago, hori da nire apustua. Zatikatzen gaituzten ideiak ez zaizkit interesatzen, beste bide batetik gauza berdinak lortu ahal badira. Gaitza da, badakit, politikak baldintzatzen ditu gauza gehienak, politika pertsonalistak gehiago, politika elektoralistak infinituraino, baina politika arruntetik gaindi nahi nuke landu.

Ez da erraza, baina hori da nire apustua. Ideia sinpleen alde egitea erabaki dut serie bat osatzeko, eta nik agertu egingo ditut era sinplean, lantzen lagundu behar bada prest nago berraztertzeko ere, horraino nire lana. Inork kasu egiten badu ongi, pozik sentituko naiz.

Mundua azkar doa, digitalizazioa, adimen artifiziala, robotika, big data… gaur entzuten diren hitzak dira, eta aldaketa sakonak eragiten ari dira. Badakigu munduko kudeaketa dinamikoa dela: poloak, foodtech, genetika, azpiegiturak: itsaso, lur, aize eta espaziokoak, giza antolaketa osoa astintzen ari dira.

Garraio sistemak aldatuko dira, hezkuntza, giza harremanak, demografia, etxebizitzak; dena eraldatzen ari da. Baita ere pentsamendua, erligioak ere bere zeregina dutela. Baskonia bide horretatik doa eta joango da, historian zehar ibili den modu berean. Inoiz ez gara atzean geratu «Mundua nora, gu ere hara»

Baina giza aldaketa guzti honetan gauza batzuk badakizkigu: txikiak gara, hiru milioi inguru, hizkuntza propioa, idiosinkrasia berezia dugu eta mantentzeko asmoarekin, batzuk behintzat, badihardugu. Horretan laguntzeko asmoa du “Ideia sinpleak” deituko diren artikulu hauek.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario