Palestinaren aurkako partidarako kartelak: Baskoniako kaos egoera koloretan

“Atzeak erakusten du aurrea zela dantzatu”, esaten da. Ba, dantzan gaude, baina bakoitza bere doinu okerrean. Politikariek dantza egiten ere ahaztu dute, eta ondoren doazen kartel hauek —Palestinaren aurkako partidaren harira sortutakoak— gure egoeraren argazki gordina dira: narru gorriz eta buru nahasiz.

Seguir leyendo →
Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | 1 comentario

Baskoa edo euskara hizkuntzaren periodoak

Euskararen, hau da, baskoaren[i], historiaren periodoak askotan kontatu dira, baina agian ez dira behar bezala ordenatu bere izenaren logikatik abiatuta. Basko hitzak gure hizkuntzaren bizkarrezurra iradokitzen du, eta hortik abiatuta, baskoaren periodoak ongi izendatzeko proposamena luzatzen diet filologia munduan dabiltzanei, inork inoiz gaia sakonago jorratu nahi badu, oinarri gisa izan dadin.

Seguir leyendo →
Publicado en Marketing and communication, Naming and identity | Etiquetado , | Deja un comentario

“Made in Baskonia” kontzeptua eta errealitatea

Atzo hipermerkatu batean ikusi eta fotografiatu nuen produktuen eskaintza batek arreta berezia eman zidan. Irudi hura egokia iruditu zitzaidan “Made in Baskonia” kontzeptuaren egungo errealitatea aztertzeko.

Seguir leyendo →
Publicado en Naming and identity | Etiquetado | Deja un comentario

Gure herriak izen zehatzik gabe jarraitzen du, eta soluzio bila hasiko bagina?

Atzo ixa batean X-en Gaizka Aranguren-i irakurritako mezuak, bertako erantzunak, bere konklusioa, arian irakurritakoak barne, lotsa eta tristuta ematen didate. 2025.urtean soluzio garbia egonik, oraindik hain nahaste haundia egotea gure lurraldearen izenarekin ez dugu merezi. Temati jarraitzen dugu eta, badirudi, asmo horretatik bide zuzenera iristear ez dagoela gertu. Hemen ixa hori.

Seguir leyendo →
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Eslovenia ez da Eslovakia: nahasketa kronikoa konpondu daiteke?

Eslovenia eta Eslovakia maiz nahasten dira. Baina nahasketa horretan Eslovakiak beti irabazten dio Esloveniari. “Naming” edo marketing lege bat da: izen indartsuena, ahoskera sendoagoa duena, beti nagusitzen da.

Seguir leyendo →
Publicado en Country Reputation, Naming and identity | Deja un comentario

Baskonia liburua formatu digitalean, doan ere

Liburuak batzuetan berpiztu moduan egiten dira.

Atzo jaso nuen argitaletxetik albistea, “Baskonia. Una solución al problema del nombre del país de los baskos” liburua doan jaso daiteke formatu digitalean, Jaurlaritzaren eLiburutegitik. Sartu eta ikusi nuen oraindik doako bost jaitsiera geratzen direla. Norbaitek interesa badu, egin beza klik hemen bertan.

Seguir leyendo →
Publicado en Marketing and communication, Naming and identity | Etiquetado , , | Deja un comentario

‘La Baskonia’: reconocimiento a un cambio identitario (1903)

El cambio de nombre de la revista La Vasconia, editada en Argentina, que en su décimo aniversario pasó a denominarse La Baskonia, supuso una profundización en las señas de identidad del país.

Seguir leyendo →
Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

EHU marka berria, berriz begiratuta: hutsune gehiago agerian

European Humanities University-aren iragarkia, EHU moduan aurkezten du bere burua

Euskal Herriko Unibertsitatearen EHU marka berriak iritzi ugari piztu ditu. Askotarikoak izan dira: batzuk taberna-giroko eztabaida mediatikoetatik etorri dira; beste batzuk, berriz, ikuspegi teknikoago batetik. Azken horiek kontuan hartuta, eta hausnarketa sakonago baten ostean, aurrekoan idatzitako artikulua aberastu eta zertxobait hobetu nahi nuke ondoko lerroetan, lau puntutan banatuta.

Seguir leyendo →
Publicado en Baskonia, brandig-reputation, Naming and identity | Deja un comentario

EHU marka berria: egokia bai, baina zuzena?

Ekainaren zehar aurkeztu dutela esan arren, EHUko errektoretzak aurreratu du bere marka ofiziala EHU akronimoa izango dela. Horretarako, erdal siglak baztertuaz oraingo EHU/UPV markatik. Adierazi du, gainera, kolore aldaketa izango duela logoak —Uniberdea deitutakoa hartuko duela— eta oraingo sinboloa mantenduko dela. Urrats egokia dirudi, baina zuzena da?

Seguir leyendo →
Publicado en Baskonia, brandig-reputation, Naming and identity | 1 comentario

“Made in…” formula nola erabili Baskonian?

Produktuen etiketari begiratzean, “Made in China”, “Made in France” edo “Made in Spain” bezalako adierazpenak ikustea ohikoa da. Gero eta gehiagotan, gure artean ere eskatzen da produktuek jatorria argi adieraztea. Baina, nola erabili “Made in” formula idatzia euskaldunok, gure produktuak Baskonian egiten ditugunean?

Galdera horri erantzun nahi diogu hemen, ikuspegi praktiko eta errealista batetik.

Seguir leyendo →
Publicado en Baskonia, brandig-reputation, Country Reputation | Deja un comentario