Arnaga, estetikaren garrantzia

Villa_Arnaga_(Pyrénées_Atlantiques)Gaur eguerdiko 12etan, 2018ko maiatzaren 4an, Kanboko Arnaga euskal baserri  (neo euskaldun) estiloko jauregian ospatu den ebentoan, ETAk bere azken hatsa eman du. Ordua zan! Akto honen balorazio gehientsuenak soziopolitikoak izanik, eta hala izan behar dute, beste ikuspegi batetik aztertzeko beta hartu dut. Galdera desberdin bati erantzun nahi nioke, Waskoniaren zer irudi transmititzen dio munduari Arnaga aukeratzeak honetarako?

Arnaga lehen aldiz ikusi nuenean, harrituta geratu nintzen, Edmon Rostand, Frantzian hain ezaguna den “Cyrano de Beargerac” testuaren egilearentzako, Joseph-Albert Tournaire arkitektoak 1906an amaitu zuen eraikin eta jardinekin. Gero, orain dela pare bat urte, berriro bisitatu nuen herrikide dudan Iñigo Arregi eskultorearen erakusketa aitzakia hartuta, eta bere edertasunak berriro ere txunditu egin ninduen.

Euskal identitatearen imajinarioan gauza gutxi egongo dira euskaltasuna finkatzen dutenak baserriaren irudiak baino. Gaur eraikin berriak ditugu eta modernotasuna zabaltzen saiatzen ari gara, baina baserriaren irudia sustraietan dago, bertako eta kanpokoentzako. Eta etxe honek, zeozer baldin badu, euskal sena da, bere egileak nahi izan zuen modura.

Kontuan izan gaur 100 komunikabide inguru akreditatu direla Arnagan, sartu ezinik, beraientzako karpa bereizia muntatu dutela. Mundu osoan ikusiko diren irudiak emango dituzte. Edukiko dituzte testuak eta ahotsak, era desberdinetan egingo dituzte balorazioak, baina denak, den-denak emango dute jauregi eder horren imajina. Zenbat jendek ikusiko du Arnaga euskal baserri estiloko jauregiaren irudia mundu osoan?

Demagun milioiak direla eta kontutan hartu dezagun komunikazioaren legean, lehenengo irudia ikusten dela, eta hurrengo nahi izanez gero testua irakurri edo diotenari kasu egin. Esaten denez, irudia ikusten dutenaren ehuneko erdiak baino gutxiagok egiten ei dio kasu testuari edo esanari. Beraz, estetika eta irudiaren garrantzia zenbaitetan edukiaren gainetik dago. Imagina bera baita edukia.

Askok ez dute Arnagan esan dena irakurri edo entzun ere egingo, baina ikusi bai. Fotografia pila ekitaldiko parte hartzaileenak izango dira, nonbaiten norbait ezagutuko dute Frantzian, Irlandan, Mexikon, Britainia Handian, Espanian etab, akaso esanari kasu egingo diote, baina atzean dagoen irudiarekin askoz errezago geratuko da irakurle-ikuslea.

Jende piloa egongo da galdetuko duena Arnaga hori, hain polita den jauregia, zelako berezia den, ezta? Non dago? Frantzia izango dela esango dute, baina irudia ez da frantseza, Espainiako estatuan egin dituztela atentatu gehienak adieraziko dute, baina irudia ez da espainola. Euskal irudia da eta hor ez dago zalantzatik. Arnaga bezalako jauregirik ezin da eman Waskoniatik kanpo (edo ematen bada euskal irudia errepikatuz izango da).

Onartu behar dut Europako azken borroka armatuaren amaiera Arnagan ematea erabaki duenak mesede nabarmena egin diola Waskoniaren irudiari. Milioka pertsonek ikusiko dute berriro ere identitate berezia (berea) duen lurralde bat dagoela Europa Atlantikoko alde honetan.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Arnaga, estetikaren garrantzia

  1. Joseba dijo:

    Katalejo berriak!

    Me gusta

  2. Pingback: Arnaga, estetikaren garrantzia | Aberriberri bloga

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s