Herbehereak aspalditik dabiltza bere izenaren auzia konpondu nahian. Bi izen darabilte eta badakite hori arazo bat dela, Holanda zein Herbehereak erabiltzeak ez dio mesederik egiten imajina eta erreputazio terminoetan.
Horregatik, Turismo Bulegoak, Gobernuak eta zenbait erakundek erabaki dute izen bakarra erabiltzea eta irudia berritzea, guztia ordenatzea herrialdearen mesederako izango delakoan.
Datorren urtea une egokia dirudite horrelako erabakia gauzatzeko, 2020ko maiatzean 180 milioik ikusiko duten Eurovision jaialdia Rotterdamen egingo delako eta Japonian ospatuko diren Olinpiar Jokoetan bere selekzioak parte hartuko duelako.
Hiru errazoi nagusi dirudi daudela erabaki honen atzean:
- Holanda Herbehereetako parte bat besterik ez da eta bizilagunek horrela sentitzen dute. Gaur Herbehereak hamabi probintzia dituzte, eta horretarik bi dira Holanda, Holanda Iparraldea eta Holanda Hegoaldea, Holanda izan da betidanik Herbehereetako lurralde aberatsena, bertan daude Haga administrazio kokalekua, Rotterdam bigarren hiria eta Europako porturik garrantzizkoena (bi hauek hegoaldekoan) eta Amsterdam kapitala zein hiririk handiena dena (iparraldekoan).
- Turismoa Amsterdam eta Rotterdam aldean geratzen da, hau da Holandan. Herbehereak oso hiri turistikoak dira, 18 mioi bisitari jasotzen dituzte. Amsterdam esaterako turistekin hain saturatuta dago, aurtengo maiatzean, gertatuta zuten turismoa promozionatzeko kanpaina geldiarazi egin behar izan zutela. Administrazioaren helburua da turismo fluxu ugari hau beste barne eremu batzuetara ere zabaltzea, Holanda ez baina Herbehereak diren beste gune batzuetara. Holanda tulipanak, haize errotak, gazta eta belarra baino gehiago delako.
- Lurraldearen irudi berriztua nahi dute eman. Berraztertuko omen dute ere oraingo iruditegia, bandera gorri, urdin eta zuria dute baina sinbolojian erregetzaren propio den laranja kolorea (Oranje) eta tulipana gatik dira ezagunak. Kolore laranjarekin jarraitzeko asmoa ei daukate baina tulipanarekin jarraitu ala ez aztertzen dabiltza, guztia Herbeeratako benetako gaurko nortasunaren lekuko izan dedin.
Gobernuko bozeramaileak esan duenez guzti honekin marka nazional bateratuagoa nahi dute lortu eta naming zein branding berriarekin Herbehereen lurralde ireki, sortzaile eta integratzaileagoaren irudia zabaldu kanpoan. Era berean, esportazioak areagotu eta, futbola zein turismoa erabiliaz, Herbehereetako “kultura, arau eta balioak” hedatu munduan zehar.
Errealitatean ez da deitura aldaketa, zeren izen propioa aspaldidanik da Herbehereak. Gertatzen dena da Herbehereak izena Holanda izenari gaina hartu ezinik dabilela, nahiz eta formalki horrela izan.
Hori ikusi daiteke lehen aipatu turismo bulegoa http://www.holland.nl helbidearekin funtzionatu duela konfirmatuaz, edo Google-ek darabilen itzultzaile automatikoan Nederlanden (herbehereteraz) itzultzean Holanda modura itzultzen duela edo jentilizio gisa holandarra leheneratzen duela ikusiaz.
Zalantzak ditut ere orain «hup Holland hup» ohikatzen duten zaleek zer gerra txilio erabiliko duten aurreratzean, “hup Netderlanden hup” esan orduko bi aldiz, ez ete diran bueltatuko Holanda erabiltzera, bi silaba beti baita errazagoa lau erabiltzea baino.
Teknikoki Holanda marka hobea da Herbehereak baino, hobeto zehazten du deitura. Herbehereak bi izen arrunt biltzen ditu, Herri eta Behekoa biak izen orokor eta zehazkizun gutxikoak, multzotuta ere gutxi adierazten dutenak. Horrek eramaten du era desberdinean izendatzera hizkuntza bakoitzean, izenaren indarra ahulduaz.
Horrelakoetan beti etortzen zait burura Suitza, zer era interesgarrian konponduta duten zatiaren eta osotasunaren izenak. Osotasunari izena eman zion Schwyz kantoiak bere horretan jarraitzen du eta, osotasunari bere izen propio desberdina emateko, nahikoa izan dute e bat gehitzea, Schweiz deituaz. Aldaketa txiki honekin bereizten dituzte partea eta osotasuna. Eta nortasun osoa mantentzen dute biak. Honekin ez dut esan nahi zer egin behar luketen herbeheretarrek, baizik eta konponketa imajinatiboagoa bilatuko balute, seguruenik hobeto irtengo luketela arazotik.
Tulipana aldatzea ere urteetako lanaren bitartez metatu den irudi indartsua hankaz gora botatzea dela dirudi, eguneratu, berriztu ongi hobe litzateke, esaterako Kanadak egin duen modura haritz orriaz, baina hain ongi portatu den tulipanaren imajina errotik aldatzea arriskugarria ez ete den ere kuestionatuko nuke.
Hartvannederlan-ek publikatu duenaren arabehera kanpoan dauden herbeheretarren arteko %56ak herbehereetarrak direla diote baina %46ak holandarrak. Herbeheretar ugarik, %74ak, pentsatzen du gobernuari ez litzaiokela arduratu behar zela deitzen dioten Herbehereei kanpoan, eta bere imajina ez dela aldatuko Herbehereak moduan erretratatuta. Hare gehiago, asko dira uste dutenak turista gehienek Holanda deitzen jarraituko diotela lurraldeari.
Irudi aldaketa hau rebranding garestiko ariketa dela pentsatzen duenik ere bada. Orain Herbehereak, Holanda deituta lortu dute, esaterako, futbolari eta turismoari esker marka indartsua izatea. Futbol ekipoak izugarrizko ospea eta sinpatia lortu zuen 70 eta 90 hamarkada artean. Turismo zerbitzuak ere oso landua du “Holland Toolkit”a.
Guzti honekin 2030erako 42 milioi bisitari jasotzea nahi dituzte. 1815tik erreinu modura funtzionatzen duen 17 milioi biztanleko estatu honek, ba du erronka!
Estatu baten indarra oso handia da, eta agian, lortuko dute aldaketa finkatzea. Koordinatu behar dituzte, izena, bandera, kolorea, sinbolo bereizgarria, imajin topikoak…, gauza asko gauza onerako. Indarguneak betiko topikoak bultzatzen dituzte: kolore laranjak, tupilanak, aize-errotak, lora merkatuak, kanalak, itsasoarei irabazitako eremuak, futbola, etab, turisten eta munduko biztanlegoan hain finkatuta dauden imajin horiek aldatzea lan handiegia ez ete dan nago.
Galdetuko nuke ere, lantzea nahi duten nortasun “berri” hori, ez ete duten jasotzen, partzialki bada ere, oraingo topikoek. Nortasuna gaurkotzea sinbolojia eta imaginen eboluzio bitartez errazagoa izan daitekeelako, posizionamendu guztiz berrian bitartez baino.
Zalantza sortzen zait politikoek bide onetik doazen branding ikuspegitik, bere asmo politikoak guztiz zuzenak badira ere. Brandingak bere legeak ditu, eta munduko herrialdeen kategorian hain tipifikatuta dagoen Holanda-Herbehereak biraketa hori egitea benetan izango da gaitza. Pertsonen buruan behin ideia bat sartzen bada, gero aldatzea ez delako hain erraza.
Hemendik urte batzuetara ikusi behar zela doazen izen eta marka asuntoak, bitartean zuhur geratzen naiz, eta kuriositate handiarekin. Orain iragarri duten aldaketa baino gehiago beharko duela ematen du eta, ez ninduke harrituko, hemendik urte gutxira beste buelta bat eman beharrean egoteak.
Zaleen ohiua “up Hollnad up” ala “up Nederlanden up” izango ote, hor dago pista eta koxka.