Tafallako uholdeak, auzolana eta nortasuna. Las inundaciones de Tafalla, auzolan y personalidad

Tafalla inundaciones

Euskal lurraldeen nortasunaz idatzi nuenean, Auzolana identifikatu nuen nortasunaren balioa den ekintzailetasunaren atributu modura. Gaur jaso dut, Tafalla eta inguruko uholdearen arira, Auzolanera deituz Jose Mari Esparza eta Iñaki Anasagati-k elkarrekin sinatu duten eskakizuna. Proposamenarekin bat egiten dudanez, eransten dut bere horretan, duen garrantziaren lekuko (lehenengo euskarazko testua eta ondoren erdarazkoa).

Cuando escribí la entrada sobre la personalidad del país de los vascos, identifiqué el Auzolan como un atributo que explicaba uno de los valores, el emprendimiento. Hoy he recibido, al hilo de las inundaciones de Tafalla y su comarca, una invitación al Auzolan firmada por Jose Mari Esparza e Iñaki Anasagasti. Solidarizándome con su contenido, lo reproduzco en su integridad, en consideración a su interés (al texto en euskara le sigue el de castellano).

 

Uholdeak, auzolana eta herria

 

Iñaki Anasagasti Olabeaga

Jose Mari Esparza Zabalegi

 

Uholdeek bidean aurkitzen duten material oro aurretik daramate, eta,

aldiz, errota zaharren aztarnak eta ahaztutako sentimenduak agerian uzten

dituzte. Baratzak, eta bihotzak ere bai, lohi berri batez betetzen dira,

nutriente eta balioetan aberats, etorkizun diren belaunaldiek baliatuko

dutena. Diotenez, ez da gaitzik on ez dakarrenik.

Tafalla inguruan izandako azken uholdeek auzolanaren hondar

ordainezina utzi digute, eta ezbairik gabe belaunaldi gazteei arrastoa utziko

die horrek. Herria, baturik, zernahitarako gai da, eta, gainera, poza

kutsatzen du. Ez da sinestekoa: uholdea etorri behar, gainezka egindako

ezkaratzeko trasteekin batera, daukagun onenaz ohartzeko.

Zuzenean kalteturiko geografiaz landa (Orbaibar, Tafalla, Erriberri,

Pitillas, Beire eta Bizkaiako bailara esaten zaion hori, hain ezezaguna gure

senide baskongatuentzat), auzolanerako deia Euskal Herri osora zabaldu

  1. Ikustekoa zen Baigorriko eliza baxenabartarrez mukuru, hegoaldeko

herrikideekin elkartasunean: Martikorena, Bedaxagar, Aire Ahizpak…

Bazirudien aingeruek bat egin zutela mugen gainetik kantuz egiteko.

Bukaeran, eliza osoak, gaztelania traketsean, Fermin Balentziaren “si llora

Tafalla llora Euskal Herria” abestu eta gero, ulertu genuen Euskal Herriko

zeinahi herriren zorion edo atsekabe bat ere ez zaigula arrotz egin behar,

herri senidetu bat lortu nahi badugu. Amorotok, Lodosak edo Urdiñarbek

sufrituz gero, berdin Euskal Herriak.

Ez gara, ordea, ezer berririk esaten ari: 1917ko urtarrilean, Lehen

Mundu Gerra betean, Tafallako eliza guztietan –eta Nafarroa osoan hala

izan zela esanen genuke– diru-bilketak egin ziren “euskal-frantses

zaurituen alde, Donibane Garaziko eskualdeko gure anaiak”. Aspaldi

errotutako elkartasuna, abertzaletasunak abiarazi ez baizik eta iraunarazi

zuena.

1935ean ere, Tafalla inguruan gainezka egin zuen Zidakos ibaiak;

EAJ arin-arin ibili zen orduan –Manuel Irujo handia irudika dezakegu ataka

haietan–, batzokietan diru-bilketa egin baitzuen kaltetuen alde. Paradoxak

zer diren, Adolfo Araiz EHBilduko parlamentariaren aitona eta aita

Bizkaian ibili ziren laguntza haiek biltzen.

1983an, berriz, ezker abertzalea ibili zen fin, eta hamarnaka autobus

antolatu zituen Bizkaiko uholdeen ondotik laguntzera joateko. Tafallatik

hara joandakoak bi egun aritu ziren lohia ateratzen eta Arrankudiagako

zubia konpontzeko lanetan. Okerrena pasatu zenean, Udalak Tafalla “herri

 

senidetua” izendatzea erabaki zuen; jai bat antolatu, eta bertso ahaztezinak

kantatu zituzten:

 

Nafartarrak gure anaiak

diradela erakutsi

Euskal Herria nortzu gerade

oraintxe dogu ikusi

Tafallatar gazteengandik

dogu asko guk ikasi

Nafarra amak bai entzun zuen

bere alabeen garrasi

 

Elkartasuna joan-etorriko bidaia bat da, ordea. Iragan uztaileko

uholdeen ondotik, Arrankudiaga lehen euskal udaletako bat izan da auzolan

ekonomikoari heldu eta duela 36 urte abiarazitako senidetasuna

berreskuratzen.

Eta zera galdetzen dugu: Zergatik ez errepikatu Bizkaiarekin

erakutsitako elkartasun hura orain Nafarroarekin? Zergatik ez berdin jokatu

Euskal Herriko udalerri edo eskualde bat egoera berean dagoen aldiro,

ikusita, gainera, klima aldaketaren arriskuak horretara garamatzala?

Zertarako, bestela, hainbeste indar abertzale eta progresista gure

udaletan? Hamarkadak daramatzagu lurraldearen zatiketaz kexu, “Zazpiak

bat” idealizatuaz, nazio eraikuntzaz, lurraldetasunaz… Ez al da askoz

errazagoa eta pedagogikoagoa gauza zehatzekin hastea? Zer ideiak edo

indarrek batzen ote du Baskonia osoa auzolan hitzak baino gehiago? Zer

daukagu euskaldunok gure elkartasun zaharra baino nobleagoa? Zergatik ez

abiarazi udal sare bat aho batez erantzunen duena gure lurraldeetako batek

sufritzen duen bakoitzean? Udalbiltza, Eudel eta Nafarroako Udal eta

Kontzejuen Federazioak udal guztiei proposatu beharko liekete beren

urteko aurrekontuetan gisako larrialdietarako diru-kopuru bat bideratzea.

Bitartean, pixkana-pixkana, laguntzak iristen ari zaizkie kaltetutako

herriei –zenbatekoa gutxienekoa da–. EAJko udalak, Tolosa, esaterako;

PSOEkoak, Egues; UPNkoak, Azagra; EHBildukoak, Goierri. Txikiena,

Erripa, Odietako bailaran; bertako berrogei biztanleak ere euskaldunon

elkartasun horren eredu dira. Alta, beste herri batzuetan, eskatutako

laguntzak trabatuta segitzen du, arrazoia burokrazia izan, legearen

teknizismoak izan edo keinu txiki batzuen garrantzia historiko eta

sinbolikoei zaien ezjakintasuna izan.

Artikulu honek helbururik badu, hori herrikide batzuk suspertzea da,

uler dezaten, uholde bat iristen delarik, guztiok bustitzen gaituela.

 

 

Riadas, auzolan y país

 

Jose Mari Esparza Zabalegi

Iñaki Anasagasti Olabeaga

 

Las riadas se llevan todo lo material que encuentran a su paso pero

dejan al descubierto restos de viejos molinos y de sentimientos olvidados.

Las huertas, y también los corazones, se llenan de un nuevo limo, rico de

nutrientes y de valores, de los que se aprovecharán las generaciones

siguientes. No hay mal que por bien no venga, dicen.

Así, las pasadas inundaciones en comarca de Tafalla nos han dejado

el poso impagable del Auzolan, que sin duda va a marcar a las

generaciones más jóvenes. Un pueblo unido es capaz de todo y, además,

irradia felicidad. Parece mentira que tenga que ser una riada la que, junto a

los trastos del zaguán inundado, nos redescubra lo mejor que tenemos.

Pero más allá de la geografía afectada, (Baldorba, Tafalla, Erriberri,

Pitillas, Beire o el valle de la Vizcaya, tan desconocido para nuestros

hermanos vascongados) la llamada al auzolan se ha extendido por todo el

País. Era de ver la iglesia de Baigorri llena de bajonavarros, reunidos en

solidaridad con sus hermanos del sur: Martikorena, Bedaxagar, Aire

aizpak… Parecía que los ángeles se habían congregado a cantar por encima

de las mugas. Cuando al final toda la iglesia, en un mal castellano, entonó

“si llora Tafalla llora Euskal Herria”, de Fermín Balentzia, salimos más

convencidos de que ninguna pena ni alegría, de cualquier pueblo

vasconavarro, nos debe ser ajena, si realmente queremos hacer un país

hermanado. Si sufre Amoroto, Lodosa o Urdiñarbe, sufre Euskal Herria.

En realidad no inventamos nada: en enero de 1917, plena guerra

mundial, en todas las iglesias de Tafalla, y suponemos que en todo

Navarra, se hicieron colectas “en favor de los heridos vasco-franceses,

nuestros hermanos de la Merindad de San Juan de Pie de Puerto”. Una

solidaridad de raíces atávicas, de la que el abertzalismo fue continuador, no

promotor.

En 1935, la comarca de Tafalla fue de nuevo inundada por el

Zidacos; el PNV estuvo ágil –imaginamos al conspicuo Manuel Irujo en

aquellos trajines- e hizo colectas por los batzokis para los damnificados.

Paradojas, el abuelo y el padre de Adolfo Araiz, parlamentario de EHBildu,

anduvieron por Bizkaia recogiendo aquellas ayudas.

En 1983 fue la izquierda abertzale la que estuvo acertada y movilizó

docenas de autobuses para ayudar en las inundaciones de Bizkaia. Los que

acudieron de Tafalla estuvieron dos días sacando barro y arreglando el

puente de Arrankudiaga. Pasado lo peor, el Ayuntamiento acordó declarar a

 

Tafalla “pueblo hermano”, organizaron una fiesta y allí se echaron versos

inolvidables:

 

Nafartarrak gure anaiak

diradela erakutsi

Euskal Herria nortzu gerade

oraintxe dugu ikusi

Tafallatar gazteengandik

dogu asko guk ikasi

Nafarra amak bai entzun zuen

bere alabeen garrasi

 

Pero la solidaridad es un camino de ida y vuelta. Tras las

inundaciones del pasado mes de julio, Arrankudiaga ha sido de los

primeros ayuntamientos vascos en prestarse al auzolan económico y

retomar la hermandad iniciada hacía 36 años.

Y nos preguntamos: ¿Por qué no repetir aquella ola de solidaridad

con Bizkaia ahora con Navarra? ¿Y por qué no hacerlo cada vez que un

pueblo o una comarca de Euskal Herria se vea en tales circunstancias, lo

cual es cada vez más probable dadas las amenazas del cambio climático?

¿Para qué nos sirve si no, tanta fuerza abertzale y progresista en los

ayuntamientos del país? Llevamos décadas quejándonos de la división

territorial, del idealizado Zazpiak bat, de la construcción nacional, de la

territorialidad… ¿No es mucho más sencillo y pedagógico comenzar con

cosas concretas? ¿Obras no son amores? ¿Qué idea-fuerza une más a todo

Vasconia que la palabra auzolan? ¿Qué tenemos más noble los vascones

que nuestra atávica solidaridad? ¿Por qué no poner en marcha una

maquinaria municipalista que responda al unísono cada vez que uno de

nuestros territorios sufra? Udalbiltza, Eudel y la Federación Navarra de

Municipios y Concejos deberían proponer a todos los ayuntamientos que

asignen en sus presupuestos anuales una cantidad para esas urgencias.

Mientras, poco a poco, van llegando las ayudas –la cantidad es lo

que menos importa- a los pueblos afectados. Ayuntamientos del PNV como

Tolosa; del PSOE como Egüés; de UPN como Azagra; de Bildu como los

del Goierri. El más pequeño Erripa, en el valle de Odieta, donde sus

cuarenta habitantes también quieren salir en el mapa de la solidaridad

vasconavarra. En otros pueblos, sin embargo, la ayuda solicitada sigue

trabada por la burocracia, los tecnicismos legales o el desconocimiento de

la importancia histórica y simbólica de algunos pequeños gestos.

Si de algo debería servir este artículo es para espolear a algunos

paisanos y paisanas y comprendan que, cuando llega una riada, nos moja a

todos.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s