“Itzulia”, izena eta izenaren erabilerak kirol diplomaziaren oinarri

Aurrekoan, Kirolaren Diplomazia aztertzen Donostia Kultura eta the Sports Diplomacy Alliance (SDA) erakundeek webinarra antolatu zuten, galdera hau luzatuaz: What role does sport play in the Basque Country ‘s international brand, identity & paradiplomacy?

Erronka polita, lurralde honetan antolatzen diren kirol probak nazioartean Baskonia/Euskalherriko marka, identitatea eta paradiplomazia lantzeko ere badirela konturatu eta garatzen hasteko.

Diplomazia, kirol jardueren izen beretik hasten dela esatea nahi nioke gai honetaz hain animoso ari den lantaldeari. Gauzak ongi izendatzea, oinarrizko erronka dela euskaldunontzako frogatu nahian idatzita daude lerro hauek.

Orain gutxi Elorrioko Basqueland Ziklokrosa kontutan hartuta posta idatzi nuen lasterketak izenarekin zuen auzia aztertuz, diplomazia kontu hauekin ari zirela jakin aurretik. Gaur Itzulia eta Itzulia Women deiturak aztertzea dagokit, eskura etorri bazaizkit egunotan.

Apirilaren 26an aurkeztu zuten #ItzuliaWomen traolarekin txiokatu zuten Women-en (emakumezkoak, neskak) Itzulia izango dena iragarri zuen berria. Eta honela idatzi nuen

Honi erantzunez lagun batek, irabazleari jantziko dioten txapelaren fotografia hau bidali zidan, non izen osoa datorren, laburpenerako egin duten aukeran baino hobeto ordenatuta kontzeptu guztiak.

Aurrekoan, beste lagun batek igorri zidan ere Itzulian, oraingoan gizonezkoetan, erabiltzen dituzten helbideen koherentzia faltaren ezaugarri moduan, twitter helbidea @ehitzulia dela esanaz. Izen ofiziala Itzulia Basque Country da, baina twitter helbidea @ehitzulia da, hau da Euskal Herria Itzulia-ren laburpena.

Itzulia izena mamitzeko puntu hauek azpimarratuko nituzke:

Itzulia Basque Country izan arren laisterketaren izen osoa, Itzulia izen bakarreko deitura bera erabiltzen hasiak dira, eta esan behar da hori lorpen handia dela. Antolatzaileek lortu dute probari berari euskal izena ipintzea, onartua izatea eta ezagutaraztea “Itzulia” gisa. Tour, Giro, Vuelta, Volta esaten den moduan Itzulia hitz bakarrarekin izendatzea. Beraz, izena onartua eta erabilia denez oso ongi dagoela esango nuke. Nesken kasuan berriz, linea hau utzi eta bi hizkuntza nahasten dituen izena ipini diote Itzulia Women.

Itzuliak bere identifikatzerako, offline kasuan Itzulia soilik erabiltzen du, nahiz eta izen osoa Itzulia Basque Country izan. Erdaraz agertzen diren medioetan aurkitu daiteke oraindik Tour of Basque Country eta baita ere Itzulia Basque Country- Vuelta País Vasco eta horrelakoak, baina aldaera hauek ematen badira ere, esango nuke aldatzen joango dela eta Itzulia bakarrik geratuko. Esaterako Catalunyan “Volta” izena finkatzea lortu duten bezala, “Itzulia” erabileraren poderioz urtetik urtera hobeto finkatzen joango dela baieztatzea logikoa litzateke.

Lasterketa neskena edo mutilena de bereizteko aldaketa neskenean egin da. Itzulia Women deitzea erabaki dute, web helbidea www.itzulia-women.eus erabiliaz. Nire uste apalean hizkuntza bi erabiltzeak, euskara-ingelesa, ez dio onik inori egiten, marka nahasten du. Barruan ez du ezer aportatzen eta kanpoan nortasuna galtzen du. Laisterketa nongoa den kentzeak ere kaltetu egiten du probaren diplomazia ahalmena.

Honen lekuko erdarazko zenbait mediok “La Itzulia femenina…” erabiltzen dute. Berria egunkarian irakurtzen dut emakumezko hitza erabili dutela, “Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia”, nahiz eta UCIk ofizialki Itzulia Women izena onartua izan.

Ideia hori, women, euskaraz bi eratan esan daiteke, emakumezkoen proba dela edo neskena. Neska kontzeptuaren alde egingo nuke, izen motzagoa, trinkoagoa delako.

Diseinatzeko ere oso erraza izango lukete, orain dagoen logo bera hartu eta azpian Baskonia edo Baskonia/Euskalherria idatzi, tartea utzi eta Neskak  ipinita. Eta nahi bada Women gehitu, irudian bezala.

Esaterako Tour de France-k gizonezko eta emakumezkoen artean egiten duen bereizketa azpiko irudian ikus daiteke, nahiko dute Femmes gehitzea. Sponsorizatuta dagoenez Le Tour de France Femmes avec Zwift da bere izen osoa.

Cataluñako Voltak izen berriaz bataitzen du neskena, Revolta izenarekin.

Giroak, Giro Donne laburdura hartu du, nahiz eta web helbidea www.giroditaliadonne.it mantenitu, UCIn ere Giro d´Italia Donne izendapena du.

Izenaren erabilera hauek kontutan hartuta, zenbait sare sozialetan erabiltzen diren helbideak ere aztertu behar lirateke zela funtzionatzen duten ulertzeko.

Le Tour, Voltak edo Girok bide desberdinak erabiltzen dituzte, baina koherentzia handikoak hirurak.

Hauek dira Le Tour-en helbideak, izan kontu France hitza ere kendu dutela helbide gehienetatik, agian ez dute behar, pertsona orok daki nongoa den Le Tour, zeozertarako da liderra, lehena, munduan. Baina nongoa den kentze hori bakarrik liderrak egin dezake, mundu osoko txirrindulartiza merkatu kategorian zalantza gabe Le Tour baita lehena.

www                        letour.fr

www neskak           letourfemmes.fr

twitter                     @LeTour

twitter gazteleraz  @letour_es

twitter neskak        @leTourFemmes

Facebook                Le Tour de France

Facebook neskak   Le Tour de France Femmes

Beste hauek dira Volta Catalunya-koak, helbide hauek ez dute bereizten nesken eta mutilen proba den bere erroan, desberdintzeko subdominioa sortzen dute, helbide berdinak erabiltzen dituzte, eta guztietan Catalunya mantendu egiten dute, laisterketa nongoa denaren adierazgarri.

www                         Voltacatalunya.cat

www neskak            Voltacatalunya.cat/es/revolta

twitter                      @voltacatalunya

Facebook                Voltacatalunya

Neskena bereizteko traola erabiltzen dute soilik #reVolta.

Giro de Italiak ere Italia ez du kentzen bere helbideetatik, nongoa den garbi utziaz, nahiz eta helbide bereziak sortu lasterketa bakoitzerako.

www   girodeitalia.it

www                    giroditaliadonne.it

twitter                  @giro_donne

Instagram           @girodonneofficial

Facebook            http://www.facebook.com/girodonneofficial/

Traolak               #GiroDonne #GiroDonne22

Itzuliak mundu digitalerako izen hauek erabiltzen ditu.

www                   itzulia.eus

www               itzulia-women.eus

twitter                @ehitzulia  

Instagram           @ehitzulia 

Facebook            Itzulia Basque Country

Traola                 #ItzuliaWomen

Itzuliaren helbide hauetan bi gabezia nabaritzen dira. Lehena, galdu duela laisterketa nongoa den adierazten duen hitza, horrela utzita ez da zehazten Baskoniakoa den edo beste nonbaitekoa. Bigarrena, kontraesana dagoela deituretan, alde batetik Basque Country erabiltzen da izen ofizial moduan, baina Twitter eta Instagram helbideetan @ehitzulia erabiltzen da Euskal Herria izenaren laburdura.

Koherenteago geratu dadin hona hemen proposamena

Aurreko ildoei jarraiki lasterketaren izenak eta sare sozialetako helbideek  beteko lituzken hiru oinarriak hauek izango litzazke.

-Itzulia izena mantenu eta deitura orokor gisa erabili.

-Lasterketa nongoa den ongi adierazi.

-Sare sozialetako helbideak ideia horien logikan garatu.

Probaren izena finkatu beharko litzateke lehenengoz, euskararen logika jarraiki Baskonia-ko Itzulia, izango litzake lasterketaren izena eta nesken kasuan Baskonia-ko Neska Itzulia. Izena laburtzera joatea komeni denez Baskonia Itzulia eta Baskonia Neska Itzulia izenak onartuak izango liratekeelakoan nago. Beraz, sinpleenaren apustua egitea zilegi litzake.

Argitu komeni da, beste behin ere, Baskonia hitzak Basque Country-k baino malgutasun handiagoa duela eta identifikaziorako izen trinkoagoa dela zer esanik gabe.

Baloratu daiteke izenak Itzulia hitza aurretik behar duen, hau da orain gertatzen den moduan Itzulia Basque Country izanik deitura, nahiz eta joskera hau erdararena izan. Baina alde ona du, Itzulia hitza hasieran jartzeak, horrela Itzulia izenak indarra irabazten duelako. Logika honekin Itzulia Baskonia eta Itzulia Neskak Baskonia litzake erabili beharrekoak.

Helbideak finkatzerakoan proba nongoa den adierazten duen izena mantentzea da interesgarriena, argi eta garbi esanaz Baskoniakoa dela, probaren komunikazio indarra areagotzeko, horretarako erabili daiteke Baskonia izen osoa edo Bask laburdura; bigarren laburdura honen aldeko apustua egitea ematen du hobe dela bestela Baskonia hitzak Itzuliaren izena larregi zapaltzen duelako, deitura BaskItzulia euskarak ordena hau eskatzen duela dirudi ItzuliaBask-en aurretik,

Era berean nesken eta mutilen probetarako helbide berdinak ahal den guztietan erabili bereizgarri txikiak sortuaz, horrela dauden helbideak potentzatuago geratzen baitira. Kontutan hartu mutil eta nesken proben artean denbora dagoela eta sare sozialetan batak bestea ez lukeela zapalduko, bata bestearen atzetik etorriko litzatekeelako.

Azpiko taulan oraingo egoera eta proposamena.

Oro har, Baskoniako txirrindularitza probek “diplomazia” hori aurrera ongi eramatea nahi badute, hobe dute izena bera aztertzen hastea. Diplomaziaren lehen araua koherentzia baita.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s