
Behin Baskonia hitza zergatik aukeratzen den ikusita, ongi legoke bere erabilera zehaztea. Gogoratu zer baldintza jarri ziren izen onena betetzeko beharrezkotzat: konpaktua, hizkuntza guztietan berdina, inklusiboa, identifikagarria eta historikoa. Baldintza horiekin banan-banan aztertuta, Baskonia atera zen orekatuena. Bide honi jarraiturik garatuko litzateke Baskonia hitzaren erabilera, era praktikoan.
Ariketa honek ere argituko du, zer garrantzitsua den izen zehatza eta ongi taxutua, zein koordinatua izatea. Ikuspegi orokorra behar da, kontuan hartuta zela jokatu barrura begira, (baskoen eremura), eta baita kanpora begira ere (mundu osora).Hemen, lau bide jorratuko dira Baskonia deiturak ematen duen emankortasuna ikusteko:
-Munduko hizkuntzetan lortzen duen trinkotasuna
-Barne eremuetarako deituretan duen koherentzia
-Jentilizio ordenatuak erabiltzeko ematen duen aukera
-Kodeetan duen aplikagarritasuna
- Munduko hizkuntzetan lortzen duen trinkotasuna
Ariketa honetan, Baskonia hitzak mundu mailan zela funtzionatzen duen aztertzen da. Aukeratu dira munduan hiztun gehientsuen dituzten hizkuntzak (gaztelera, frantseza, ingelesa, hindia eta mandarinera), Baskonia hitza erabilita zela izendatuko litzatekeen eta orain erabiltzen diren izenekin konparatu da.
| Aldaerak | Baskonia izenarekin | Oraingo izenekin |
| Gaztelera | Baskonia | País Vasco |
| Frantsesa | Baskonie | Pays Basque |
| Ingelesa | Baskonia | Basque Country |
| Hindia* | Baskoniya | bask desh |
| Mandarinera* | Bāsīkèníyà | Bāsīkè dìqū |
*Alfabeto latinera egokituta
Taulak Baskonia hitzarekin garatutako proposamena erakusten du, ezkerreko zutabean ikusten den moduan izen berdina da, erroa eta ahoskera hizkuntza guztietan.
Eskuinekoan, aldiz, itzulpen bat da hizkuntza bakoitzean. Lerro guztietan ikusten da desberdintasuna eta koherentzia falta: País Vasco, Pays Basque, Basque Country, bask desh, Bāsīkè dìqū.
Baskonia hitza berriz, ia guztiz homogeneo da hizkuntza guztietan: Baskonia, Baskonie, Baskonia, Baskoniya, Bāsīkèníyà.
Homogeneotasun horrek izugarri biderkatzen du lurraldearen deituraren ezagutza. hizkuntza guztietan berdintsua izanik, fonetikoki oso bateratua eta nahasketarik gabea.
- Barne eremuetarako deituretan duen koherentzia
Baskoniako eremua zehazteko, gehienetan Zazpiak Bat deritzonak osatzen dituzten lurraldeak aipatzen dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nabarra, Nabarra Behera eta Zuberoa, nahiz eta hedapen handiago ere bete izan duen gune historiko desberdinetan.
Hori horrela Baskoniako gaur egungo egoerak hiru eremu definitzea eskatzen du: Baskonia Iparrean “Euskal Hirigune Elkargoa” dago, Nabarra Garaian “Nafarroako Foru Erkidegoa” eta Baskonia Mendebalean “Euskadiko Autonomia Erkidegoa”.
Ikusten den moduan, bakoitzak bere izena du eta lotura gutxi guztien artean. Baskonia hitzak eremu bakoitzaren izena Baskonia hitzarekin koordinatzen laguntzen du.
Taula honetan zehazten da eremu bakoitzari deitzeko izena, guztia koherenteagoa, koordinatuagoa eta integratuagoa izan dadin.
| Eremua | Proposatutako izena | Erabili daitekeena | |
| Osotasunerako | Baskonia | Baskonia/Euskalherria | |
| Izen ofiziala | Euskal Hirigune Elkargoa | Baskonia Iparra* | |
| Nafarroako Foru Erkidegoa | Baskonia Nabarra | Baskonabarra | |
| Euskadiko Autonomi Erkidegoa | Baskonia Mendebala* | Baskonia/Euskadi | |
*Definizio geografiko gehitzen zaionez, hizkuntza bakoitzak bere itzulpenera egingo luke: Norte, Nord, North, edo Oeste, Ouest, West.
Proposamen honen arabera Iparra eta Mendebala izen geografikoaz bereizten dira, eta Nabarrak bere izena gordetzen du, bere historiaren eta bizilagunen sentimenduaren ondorioz.
Beraz, horrela geratuko litzateke osaturik
- Baskonia: bere osotasunean.
- Baskonia Iparra: Lapurdi, Nabarra Behera eta Zuberoa, gaur egungo Euskal Hirigune Elkargoa.
- Baskonia Nabarra: Nabarra Garaia, gaur egungo Nafarroako Foru Erkidegoa.
- Baskonia Mendebala: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa.
Beti pentsatu izan da Nabarrak duen historia, indarra eta bertako bizilagunen kemenak eskatzen zuela Nabarra hitza, horrela bakarrik mantentzea. Baina koherenteagoa izan daiteke denontzat Baskonia Nabarra horrela deitzea. Hala ere Baskonabarra hitza erabiltzea ongi legoke, historian erabilia izan baita.
Nabarrak bi alde ditu Nabarra Garaia eta Nabarra Behera, eta izenak horrela erabiltzearen alde dauden hainbat daude, neuk ere horrela defendatu izan dut. Eta zer esanik ez, historiaren une batean biak Nabarra bakarra izan zirela. Baina gaurko egoera ikusita, munduan hainbat lekutan egiten den moduan (ikus esaterako Sudan eta Hego Sudan) dirudi praktikoagoa dela Nabarra Garaiari soilik Nabarra deitzea, eta Pirineoetatik iparrera dagoenari Nabarra Behera.
Osotasunerako Euskalherria hitzak duen atxikimendu emozionala kontuan harturik, Baskonia/Euskalherria izena bikoizturik onartua litzateke, batez ere euskaraz mintzatzerakoan; era berean eta motibo beragatik Baskonia Mendebalerako Baskonia/Euskadi euskaraz erabiltzea onargarria izango litzateke.
- Jentilizio ordenatuak erabiltzeko ematen duen aukera
Jentilizioekin ere arazoak daude. Adibide gisa, gaur egungo egoeran sarri esaten da nabar bat ezin dela izan basko, eta basko bat ezin dela izan nabar..
Orain Baskonia Mendebalekoek eta Iparraldekoek lasai esaten dute zer diren: euskaraz euskaldunak eta erdaretan basko (vasco edo basque). Nabarrek ere batzuetan zalantzak dituzte “nabarra naiz eta euskalduna ere” esateko; horri ere argitasuna eman behar zaio.
Nahasmena sortzen da gaurko egoera administratibo politikoan, eta hori argitzea komenigarria da. Gauzak argi usteko euskalduna euskaraz dakienari lotzea izango litzateke bide interesgarria. Bi gauza nahasten baitira. Nongoa izaten den da gauza bat eta bestea euskaraz jakitea, euskaraz ez dakiten bertako biztanleak ere baitaude. Hori bereiztea komeni da.
Euskalduna da euskaldunok geure burua identifikatzeko betidanik erabili dugun deitura, xarmagarria eta berezkoa. Baina gaurko egoera jakinda ongi legoke euskalduna euskaraz dakienari lotzea: euskalduna euskaraz dakiena da.
| Euskaraz dakiena | Euskaraz | Beste hizkuntzetan |
| Euskalduna | Baskofono Baskophone* |
*Frantsesa, ingelesa.
Eta oinarri hau kontuan hartuta garatu daitezke jentilizioak, taula honetan garatzen diren heinean guztiz aplikagarriak izan daitezkeen moduan.
| Eremuaren izena | Jentilizioa | |||
| Euskaraz | Erdaratan | |||
| Osotasuna | Baskonia | Baskoa Euskotarra | Basko | |
| Oraingo izen ofiziala | Euskal Hirigune Elkargoa | Baskonia Iparra | Baskoa | Basko |
| Nafarroako Foru Erkidegoa | Baskonia Nabarra | Baskoa Baskonabarra Nabarra | Basko Baskonabarro Nabarro | |
| Euskadiko Autonomia Erkidegoa | Baskonia Mendebala | Baskoa | Basko | |
Euskaraz osotasunaren jentilizioari hobe litzateke Baskoa deitzea, baina kontuan hartuta askok nahiago duela beste era batera izendatzea Euskotar erabiltzea ere onartu daiteke.
Baskonabarra hitza Nabarra Behereko biztanleek ere erabil dezakete, noski, eta baita Baskonia Mendebalean, Lapurdin eta Zuberoan nabartzat sentitzen direnek ere. Beraz, guztientzat zilegi litzateke.
Beraz, Baskonia Nabarrako herritar bat baskoa izan daiteke, baskonabarra, edo bietakoa, bere sentimenduaren arabera. Baskonabarra hitza Nabarrako biztanleentzat pentsatuta dago, baina Nabarra Behera, Zuberoa edo Mendebaleko norbait nabartzat sentitzen bada, hark ere erabil dezake. Hemen izen geografikoa proposatzen da, eta norberaren identitatea hautazkoa da.
- Kodeetan duen aplikagarritasuna
Munduan kodeak aplikatzen dira laburdura gisa zenbait gauza identifikatzeko: estatua, hizkuntza, matrikula, etab. Ezagunenak ISO kodeak dira.
Baskonia hitzetik eratorritako kodeek egoera koherentea sortuko lukete: gaurko inkoherentziak gaindituko lituzkete eta sistema ordenatuta garatuko litzateke.
Hurrengo taulan ikus daiteke gaur bakoitza nola deitzen den, eta Baskonia erabiliz nola geratuko litzatekeen.
ISO Kodeak
| Gaurko egoera | Baskonia-rekin | ||
| ISO kodeak estatuetarako ISO 3166-1 (alpha 2) (alpha 3) | — | BK BKN | Bi hizkikoak, Identifikatzaile ez ofizial moduan erabili daitezke. Kontutan hartuta Top Level Domain ofizialki deituak: .eu, .es, .us, edo .eh okupatua dituela. |
| Internet domeniuak (ICANN) | .eus | .bkn | Hirugarren mailakoa direnean |
| Auto matrikulak | EH ??? | .bk edo .bkn | |
| Hizkuntzetarako kodeak ISO 639-1, 2 ,3 eta 5 | ISO 639-5 euq | bkn | Kodea .euq da, eta hizkuntzaren izena Basque. Hizkuntza gehienak hizkuntzaren izena eta kodeak koordinatuta dituzte, euskarak ez. |
| ISO 639-1 eu ISO 639-2/B baq(B)* ISO 639-2/T eus (T)* ISO 639-3 eus | bk bkn bkn bkn | Basque (ingelesez Basque (Frantsezez) Baskisch (alemanez) |
- ISO 639-2/B, bibliografian aplikatzeko
- ISO 639-2/T, terminologian aplikatzeko
Akronimoak
Akronimoak gehitzea ere ongi legoke. Eremu bakoitzak akronimo bakarra eta berea izango luke, eta hizkuntza guztietarako ordena mantenduko luke. Baina Baskonia hitzaren adierazle gisa hitz geografikoak erabiltzea proposatzen denez, hauek hizkuntza desberdinetan aldatu egiten dira, horregatik oso gaitza egiten da forma bakarrean uztea hizkuntza guztietarako.
Hemen proposamena:
| Gaur egungo akronimoak | Proposatutako akronimoak | |
| Euskara Gaztelera Euskara Gaztelera Euskara Gaztelera | EAE CAV NFE CFN EHE CAPB | BKM BKO BKNA BKI BKNO |
Nola hasi
Ongi legoke egitura honekin lehenbailehen hastea. Inori ez zaio eskatu behar baimenik, horrela idatzi eta aurrera jo. Kontuan hartuta egoera instituzionalak denbora behar izaten duela berrikuntza hauek bereganatzeko, pazientzia gomendatzen da, baina era ordenatuan eta berdintsuan erabiltzea, hemen proposatutako aukerak erabiliz.
Erabilerak frogatuko du bide hau zuzena dela, eta proposatutako izenak eta akronimoak gaur erabiltzen direnak baino koherenteagoak direla, bai barnean bai mundu mailan.