Aurreko baten email bitixia jaso nuen, zioen “Ingalaterrakoa naiz jaiotzez…Nire herrikoak ere lio bat daukate izengintzaz (UK, Great Britain, British Isles…), jeje “. Hasieran, baietz, badutela saltsa pentsatu nuen, ingeles hauek diren bereziaz, normala.
Buelta bat emanaz gaiari laister konturatu nintzen zioen korapila ez zela hasieran uste nuena. Argudiatu nahian jabetu nintzen Europan beste bitxikeria batzuk ere badaudela, baina denak ondo taxututa dutela izenarena euskaldunon aldean.
Hiru adibide jarriko ditut eta amaieran gurea. Lehenik Britainiar Irlen multzoa, gero Herbehereak eta hirugarren Suiza.
Britaniar hauek ematen du badutela saltsa, baina ez, guztia garbi definituta dute, azpiko irudian argi eta garbi azaltzen den moduan.
Irudi honetan ikusten da garbi esparru bakoitzak bere izena duela eta bakarra dela. British Isles Irlanda osoak gehi Great Britain-ek osatzen dute. Irlanda, Irlandako Errepublikak eta Ipar Irlandak. Great Britain Eskoziak, Galesek eta Ingalaterrak. Eta guztia politikoki zehazteko bi estatu dituzte, Irlandako Errepublika eta United Kingdom, azken hu Ipar Irlanda, Eskozia, Galese eta Ingalaterrak osatua.
Egia da UK erabiltzeran beraiek ere badakitela indar handi gabeko izena dela eta horregatik hizkera arruntean Great Britan edo England ugari erabiltzen dira.
Gentilizio modura British erabiltzen dute. Erabilera honekin Irlandesak minduta sentitu beharko lirateke baina ez diete praktikan kasu handirik egiten eta beraien buruari irish deituta konforme daude.
Hala ere, beste anakronismo bat daukate irlandarrak zeren, Ireland deitzen badira ere, Hego Irlanda dira zentzu onean, Ipar Irlanda ere badagoelako, United Kingdom dena. Konpontzeko Irlandako Errepublika deitu diote.
Irlandarrek berriz ez dute sentitzen Irlandako Errepublika ipini beharrik, lehenengoz Irlandarrak direlako eta bigarrenez Ipar Irlandarrek ez dietelako eskatzen aldaketa. Batzearen alde daudenak irlandar sentitzen direlako eta, UKekoak izatea nahi dutenak, ados daudelako oraingo izenarekin.
Herbehereak ere badaukate bere arazoa. Alde batetik izen ofiziala Netherland da ingelesez eta Nederland neerlanderaz, arazoa da Holanda -eskuade baten izena- erabiltzen dela askotan Herbehereak izendatzeko, zatiak ematen dio osoari bere izena.
Garbi daukate, gauza bat da Holanda eta beste bat Herbehereak. Ondo lerrokatuta daukate, azpiko fotografian, nesken saski baloiko ekipoaren kamisetan argi eta garbi jartzen du Nederland, izen ofiziala.
Beste bitxikeria bat ematen da Suizan. Historiak dio kantoi batek eman ziola izena Konfederazio osoari. Gaur Schwyz deitzen den kantoiak eman dio Schweiz deitzen den osotasunari. Bereizteko erabili duten metodoa guztiz sinplea izan da, ahozkera minimoki aldatu dute. Arazoa ondo konponduta mugimendu txiki batekin.
Eta Euskaldunok zer daukagu? Ba nahasketa. Beste denak ordenatuta konpondu dute bere izenen erabilera, ikus dezagun gurea.
Grafiko honetan ikusten dira ordenatu beharko liratekeen sei esparruak. Alde batetik osotasuna Euskal Herri osoarena, bestetik EAE, Nabarra, Nabarra alderatuta Nabarra Beherakin, Iparraldea eta azkenik EAE gehi Nabarra.
Osotasunaren izena, partearena ere bada, eta parte txikiak ematen dio izena osotasunari. Arazoa dago ere Nabarran eta Iparraldearen izenean zein EAE gehi Nabarrak osatuko luketen lurraldean. Ondo koordinatuta ez egote honek nahaspilara eramaten du.
Edonork egin dezake froga, mapako zirkulu bakoitzari bere izena jartzen saiatu. Ikusiko duzue osotasunerako dagoen izenak berdin balio duela partea izendatzeko, parte batek bestearen zapaltzen duela eta izenen artean koordinazio gutxi dagoela.
Bere egunean erdaraz idatzi nuen «Un nombre preciso para cada uno de los ámbitos del país de los vascos» artikuluan azaldu nuen, beste era batera, gaia.
Ondorioa erraza da, beste lurralde guztiak argi eta garbi zehaztu dute auzia, esparru bakoitzak bere izena eta osotasunak berea. Euskaldunok oraindik ez.