
Abenduaren zortzian ospatu zen “45. Elorrioko Basqueland Nazioarteko Ziklokrosa” proba, oso lasterketa erakargarria bertan egon ziren hainbat ikusleren esanetan. Banuen kuriositatea, probaren kartelak ikusmina piztu baitzidan ikusi nuen une beretik. Polita, erakargarria, fotografia ederrarekin hornitua, mezuak ongi egituratuak, ordenatuak, garbiak, irakurterrazak, kartel batek bete behar dituen parametroa guztietan bikaina. Eta ia dena euskara hutsean. Aparta.
Seguir leyendo








