Baskonia izena euskararen ikuspuntutik

Baskonia hitza (ala Baskonabarra) gure lurraldearen deitura bakar legez onartzea planteatzen ari naiz. Irakurtzen didaten eta ahozko azalpenak ematen dizkidaten gehienak oso ondo ikusten dute. Hala ere norbaitek esan dit zergatik euskaraz –eusk erroa izanik –bask erroa duena erabili behar dugun.

Egia esan, inoiz pentsatu dut erdal ikuspegitik erraz uler daitekela izen horren defentsa, baina euskal -euskararen- mundutik agian ez litzatekela hain argia izango azalpena. Oraindik badaude zenbait pertsona esaten didatenak izena Euskalherria dela eta kitto, hortik ez direla mugituko. Erantzuten saiatuko naiz.

Zergaitik izen bakarra

Era digitalean gaude eta adimen artifiziala ere hor dago, aldaketa izugarriak datoz, dena era binariora itzultzen da, paradigma digitalak inbaditu gaitu. Gure eremu antropoligo kulturak inoiz izan ez dituen arriskuak izango ditu, baina baita aukerak ere.

Gu herri txikia gara, oso txikia eta munduan besteekin konpetitu behar dugu izen-marka posizionamenduan. Eta horretarako besteek gutaz duten perzepzioa oso garrantzizkoa da. Perzepzioa lortzeko presentzia behar da. Presentzia ahalik eta bateratuena, fokalizatuena, reputazio onena emango duena. Eta presentziaren ardatza izena bera da.

Izen bakoitzak indexazio bat du eta izen ugarik indexazio ugarri eskatuko lituzke. Txikiak izanik despersioa areagotzea litzateke izen ugari izateak. Dena gure kalte.

Horregatik uste dut, deitura bakar eta ordenatua erabilita hobeto gaudela. Jarraituko bagenu izena orain darabilgun deitura abakinoarekin, izenaren dispertsioa izugarri honekin, ondamendia ez genuke hurrin izango. Gure ezagutza jeitsi eta nahasmena areagotzea lortuko genuke, ez besterik.

Edozein lurralde deiturak baldintza batzuk behar ditu mundu mailan ondo funtzionatzeko. Euskaldunon lurraldearen deitura bakarrak ere bete beharko lituzkenak.

Izenak behar luke izan:

  • Konpaktua (izen bakarra onartuko litzateke, nahiz konposatua izan)
    • Berdina hizkuntza guztietarako (euskara barne)
    • Inklusiboa (ez baztertu identitate ez ideologiarik, haserreak ekidituz)
    • Identifikatzailea, errekonozitzailea eta desberdina (diszernigarria izan)
    • Historian erabilitakoarekin konkordantzia izango duena.

Ongi legoke ere kontutan hartzea

  • Trinkotasuna
    • Luzera (silaba/hizkiak)
    • Euskal/erdal hiztunen komunitateak errespetatzea
    • Biztanlegoa kohesionatzeko ahalbidetzea
    • Esparru bakoitzarena errespetatu eta bestearena ez inbaditzea
    • Deitura, hizkuntzaren izena eta jentilizioaren konkordantzia bilatzea
    • ISO kodeetan lekua izatea
    • Akronimoak egiterakoan, eremu bakoitzak bakarra eta berea izatea.

Izen bakarrerako proposamena

Auzia konpontzeko denok egin behar ditugu zesioak. Nire kasuan esaterako, iritsita nago konponbide zuzenena Wâskonia (edo Wâskonabarra) idaztea izango litzatekela. Horrela planteatu nuen hainbat froga eta argudiokin “Vasco, ¿cómo se llama tu país?” liburuan. Baina, egia izan, proposamenak ez du lortu inongo arrakastarik.

Dilema batekin aurkitu naiz, utzi pakean eta gura dena gertatu dedila, hala hobeto aztertu,sakondu eta jarraitu. Gaur, bigarren bidean dihardut.

Eta horrela Baskonia hobestera iritsi naiz, ez da izango agian aukera ideala, baina oso ona da, eta jendeak pisu handiko argudioak ematen ditu, baloratu behar direnak. Hobe oso ona den aukerari eutsi, ezerezean geratu baino.

Wâskonia aukera plazaratu nuenean, bigarren maila baten hitz bera Baskonia gisa idaztea izan zen. Eta aukera honek badirudi onarpen arrazoitu zabalagoa duela. Jaso ditugu ere deitura onen aldeko argudio gehiago, pisu handikoak et birponderaturik guztia, Baskonia deiturak besteei aurrea hartu die. Errealitatera jeitsita, onartu behar Baskonia-k (ala Baskonabarra-k)  aurrea hartu diola.

Baskonia ala Baskonabarra izan behar duen deitura ere sakon aztertu behar da. Egia esan Baskonia hitzetik erakartzen nauena izenaren trinkotasuna da, baina izenei AMIA egin diodanean eta ponderatzeko ahaleginak egin Baskonabarra deiturak ere indargune handiak erakusten ditu, pixkat atzerago geratzen da, baina distantzia txikira. Beraz, eta oraingoz, bi aukerak zabal usten ditut, lehenesten dut Baskonia, baina Baskonabarra ere egokia izan daitekela azpimarratuz.

Gure lurraldearen izenaren lehen silabaren eboluzioa

Askotan esan digute, eta sinesterazi, kanpotarrek ipini digutela izena. “Vasco” edo “vascon” deitura exonimoa dela erromatar kronikalari edo historialariak jarritakoa. Baina forma hau, etnonimo gisa, k.a. II gizaldian agertzen da lehen aldiz, eta sasoi hori aztertu duten jakitunak diote erromatarrak ez zituztela izenak alamoduz jartzen, nahiko ongi jasotzen zituztela hitz lokalak.

Baskoien berri ematen lehenak erromatarrak izan ziren. Lehenengo etnonimo moduan, II k.a. gizaldian eta geroago, IV. gizaldian, agertzen da lehen aldiz eremu geográfico  edo koronimo modura. 

Etnonimo modura «vascones» idazten zuten, baina «uascones» irakurtzen zen. Oso kontuan izan behar da alfabeto latindarrean XVII. gizaldirarte -u eta -v letrak ez direla bereizten, gauza bera direla. Latinez -V-kin hasten diren hitzak -U moduan ahozkatzen dira.

Kontutan hartu -B letra bazutela et ez zutela erabili, ez zuten idazten Bascones, baizik Vascones, zeina irakurri behar den Uascones. Horren froga da, grekeraz idazten zutenak eta ez latinez, kasu Estrabonek, «ouascones» idazten zutela, grekeraz hasierako «ou» hori «u» moduan ahozkatzen da.

Hasierako sílaba idazle franko batzuk «Vvas» idazten zuten, beste batzuk «Vas» idazten zuten moduan. Beti ere “Uuas” edo “Uas” ahozkatuta.

XI. gizaldian Saint Severreko munduko mapa zoragarrian, UUASCONIA, agertzen da, -Uuas hasierakin. Bere egilea Stphanus Garzia izan zen eta espezialistak segurutzat jotzen dute euskal hiztuna zela, lana monastegiko abatearentzako egin zuen latinez, baina abate hori ere euskalduna izango zela uste da.

Hasierako sílaba honen ahozkera ez dakigu zein izango zen. Nire hipotesia da aspirazio eta sudurkaritzea izango zuela, “júâsk”, edo horrelako zerbait, baina hau ezin dut inondik frogatu. Egon daiteken froga bakarra XVI. gizaldian Garibai-k «enuskera» deitzen diola hizkuntzari, baina gehiago ez dut bilatu. Idazle grekoak eta, hamar gizaldi geroagoko, Mapa mundia-k erakusten dute hasierako letra -U dela. 

Kontutan hartzea komeni da ere, obra zahar guztiak transkribitu egin zirela XIII-XVI mendeetan zehar, eta amanuense berri hauen translazioa ez zela beti exaktua izaten, askotan traduktore lana hartzen zutelako. Ez da ahaztu behar, textu arabiarrekin ere pasatu dena; gehienak «Bas» moduan transkribitu dute, dakigunean ez dela beti horrela izan. Textu arabiar originalak badaude oraindik, eta hor izugarrizko ikerketa lana dago egiteko, ia norbait animatzen den.

Hasierako silaba «UUA» edo «UA» bokal ahularekin hasten denez, hizkuntzak hasiera hori errazago egiteko, «V», «W», «G», “B”kin egitera pasatu ziren. Eta euskara berak ere, “E” jarri zuen aurrean.

Zer gertatu da? Hizkuntza guztiak arazoak zituztela hasiera bokal debil batekin emateko. Aurrekoek aspiratu egiten bazuten ere, ingurukoek soluzio eman behar zioten hasiera horri. Erromantze frankoek “W”-tik»G»ra jo zuten, erromantze gaztelarrak “V”tik «B»ahozkatzera eta euskarak «E»ra. Guaskonia, Vasconia idatzia Baskonia ahozkatuz (betalizazioa deitzen dena) eta Euskara edo Euskalherria. Beraz hasiera bokal debil batetik gogorragora pasatu zen hizkuntza guztietan. Originala «Uasconia» bazen ere, denok gogortu dugu hasiera hori.

Euskaraz idatzitako lehen liburuan “basko” eta “heuskara”

Jakin izan dugu ere, endonimoa, euskaldunok gure buruari euskaraz deitzen diogun modua ez dela agertu XVI. menderarte, euskaraz idatzitako testuak azaleratu arte. Euskaraz idatzitako lehen liburuan, Joanes Etxeparek  hizkuntzaren izena aipatzeran “heufcaraz” zioen, 1545 urtean, baina liburu berean eta “heufcara” hitzaren aurretik “bafcoac” aipatzen du. Bere liburuan “bafco” hitza forma desberdinetan deklinatuta sei aldiz agertzen da. Beraz, euskarazko lehen liburuan baskoak ginen eta gure hizkuntza euskara. Ikus azpian bere liburuaren lehen orrialdea facsimilean.

Honek zer erakusten digu? Ba idatzien arabehera lehenago dela gure buruari basko deitzea, euskaldun deitzea baino.

Gure esparru kultural antropologikoari Euskal Herria deitu diogu, deitzen diogu eta naturaltasunez erabili. Printzipio gisa darabilgu.

Eta euskaldunen esparru kulturalari deitu zaio “Eusquel-erria” erdiko gidoiaz, lehen aldiz Lazarragaren testuetan agertzen den moduan 1564-1567 tartean, eta urte berdintsuetan Leizarragak, 1571an, aipatzen zuen “heuskal herrian”, minuskulaz, hitz bitan, eta elkartasun gidoi lokarri gaberik.  Eta 1643. urtean, gure hizkuntzaren maixu gorenetarikoa den Axularrek euskal-herria idatzi zuen minuskulaz, ez maiuskulaz. Kontzeptu kultural gisa erabili zuten euskal-herria kontzeptua hiru idazle hauek.

Beraz, “basko” edo “heuskara” hitzak erro bera dute hasierako morfeman.

Puntu honetan diodana hobeto azaltzeko, idatzi izan dut, gure herriaren izenak, jentilizioak eta hizkuntzaren izenak berak ere hiru zati dituela, gehiago jakitea nahi duenak blogean “Las tres partes del nombre del pais de los vascos” irakurri dezake.

Eta hasierak, orain interesatzen zaidanak, beti -u, -uu (behar bada aspirazio eta nasalizazioekin)  izan direla. Latinez -v eta -u letra bera izanik idazteran (ikus irudia) hasiera ahula zuenez, euskal erroak bere izena -u debil batekin hasten zen mudan, hizkuntza guztiak hasiera gogortzera joan ziren. Erdaretan -b eta -g pronuntziatzioak horrela idaztera bultzatu du eta euskaran bertan -e hori jarri zaio aurretik.

Hasierako -u edo -uu horren deribazioak dira gaurko (ba)sko, (ga)scon eta (eu)skaldun. Horregatik hurbiltasun gehiagoz ikusten nuen bere egunean nire alternativa -Was ekin hasiko litzakena, baina orain horraino iristea jauzi handiegia denez, -Bas hasiera hurbilagokoagoa eta praktikoago deritzot.

Argudioak –Ba-rekin hasteko

Gaur euskaldunak identifikatzeko hizkuntza gehienak –Ba-rekin egiten dute hasiera, gaztelerak ere, naiz eta  –Va idatzi –Ba ahozkatzen baitu. Salbuespena euskaran dugu, -Eu-kin hasten baita.

Esan bezala Baskonia deiturak, hiru zati ditu: orain arte landu den hasiera, erdian dagoen konstantea beti eta fonetikoki -sk dena eta amaiera.

Hasierakoa izaten da beti kako nagusia, zeren kodigoak eta identifikazioak hasierakotik deribatzen dira gehienbat. Erdikoa konstantea da, eta ez luke arazo handirik sortuko eta amaiera ere nahiko garbia dela ematen du.

Kontutan izan behar den beste gako bat da, lurralde barruko biztanleak direla gehien erabiltzen dutenak izena. Beraz, nahiz eta kanpoan beste erabatera idatzi, lurraldeak berak beti erabiltzen badu deitura era batera idatzia, laister batean homogeneizatuko dela idazkera mota hori hizkuntza desberdinetan. Kasu honetan Baskonia moduan idatzia.

Hasiera morfema legez  -Ba da hizkuntza gehienak darabilten idazkera, esaterako: alemana,daniera,islandiera, suediera, norvegiera, finlandiera, estoniera, letoniera, lituaniera, txekiera, poloniera, luxemburgera, nederlandera, flandriera, afrikaansera,  albaniera, mazedoniera, maltera, esloveniera, kroatiera, eslovakiera, hungariera, bulgariera, serbiera, ukraniera, biolorrusiera, errusiera, mongoliera, kazakhera, turkiera, kurduera, esperantoa, ingelesa, portugesa, italiera, errumaniera, hindia, txinar mandarina, arabiera, bengaliera, urduera, swahiliera, zuluera, katalana, bosniera, galesa, etabar luzean,  horrela ezagutzen gaituzte. Artikulu honetan azaltzen dut zela funtzionatuko lukeen hizkuntza hedatuenetan.

Erdian konstante legez dagoen -sk zatia ere denek -k moduan ahozkatzen dute. Koronimo, etnonimo zein glotonimoan beti dago erdian munduko hizkuntza guztienetan erdiko –sk. Parte hau oso garbia eta konstantea da hizkuntza guztietan, euskarak zein beste orok horrela erabiltzen dute, –s ahozkatzen da eta gero -k, soinu indartsua fonetikoki –k dena, horregatik frantsezak eta ingelesak behar dute jarri -u beraien -q ostean -squ eginez eta –sk ahozkatuz. Italierak ere –sch egiten du, -i jarraian ipiniz eta –ki ahozkatuz. Gazterark eta portugesak ere –sc idazten du, bain -o jartzen dute hurrengo eta horrek ahozkera gogortzen die –ko eginez.

Amaierarekin ere ez dago arazorik inongo hizkuntzan. Hainbat lurralde erabiltzen baitute -nia amaiera. Euskarak berak ere -nia amaiera lokatibo bezala askotan darabil.

Sintetizatuaz

-Bas hasiera eta –Eus hasierak leku beretik datoz.

-Aitzin hitza –UAS edo –UUAS-ekin hasitakoa da, nahiz –VAS edo –VVAS idatzi.

-Euskaraz ere, lehen euskarazko liburuan, Basko agertzen da, Heuskara hitzarekin batera.

-Euskalherria hitzak, euskaraz egiten dutenen herria esatea nahi du.

-Munduko hizkuntza guztietan –Bas hasiera onartua da.

-Txikiak izanik, digitalizazio eta adimen artifizial sasoi honetan derrigorra da deitura bakarrarekin ezagutuak izatea.

-Baskonia deitura defendatzen dut konponbide gisa. Perfektua ez da izango, baina egon daitezkeen artean onena dela garbi dago.

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s